«Dolare»: berrikuspenen arteko aldeak

31 bytes added ,  Duela 5 urte
t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
[[Fitxategi:Tolarea.jpg|thumb|275px|right|Antzinako dolarea [[Ezkio-Itsaso]] udalerriko [[Igartubeiti baserriabaserri-museoa|Igartubeiti baserriaren]]ren barnean ikusgai. [[Gipuzkoa]], [[Euskal Herria]].]]
 
'''Dolarea''' [[sagardo]]a ekoizten zen etxe edo eraikina eta izen bereko [[sagar]] patsa estutzeko tresna ziren. Antzina dolare izena sagarrak prentsatu eta [[sagardo]]a ekoizteko tresna izendatzeko bakarrik erabiltzen zen (prentsa) baina [[XVI. mendea|XVI]] eta [[XVII. mendea|XVII. mendeetan]] zehar ia [[baserri]]ak adinako dolareak eraikitzen hasi ziren, hortaz dolare-baserriak edo dolare-etxeak sortu ziren, hauek ere ''dolare'' izena hartu zutelarik. Halere [[XIX. mendea|XIX. mendetik]] aurrera dolare-etxe hauek desagertuz joan ziren.
 
== Erabilera ==
Dolareak luzera jakin bat zuen zeharkako habe lodi bat zuten. Habe hau, dolare haga, alegia, baserria eusten zuten dolare habeen gainean zegoen: bi dolare habe (edo pilare) erdialdean eta beste bi izkin batean. Dolare haga honen beste muturrean 8 [[metro]]ko ardatza -zurezko [[torloju]]a- zegoen; beheko solairuraino iristen zen eta harritzar baten gainean kokatuta zegoen. Normalean sukalde nagusiko edo atalondoko lurzoruan finkatuta egon ohi zen. Torloju hau bigarren solairuraino heltzen zen. Behealdetik eskuz eragiten zitzaion torlojoari, biraderaren bidez bere ardatzean biratuz. Torlojuari birak emanez, beraz, dolare haga mugiarazten zuten, jaitsi edo igo, momentuko beharraren arabera. Zeharkako dolare haga honek [[egurzur|egurrezko]]rezko egiturarengan presioa egiten zuen, eta aldi berean honek patsarengan. Habe handi honek jaisterakoan, bere pisuaz sagarra estutu egiten zuen. Altxagarriak ipintzen zizkioten goian dolare hagari eusteko. Gero, dolare haga hori bere pisuarengatik jaisten zen, patsarengan presioa eginez. Pixkanaka altxagarriak kenduz zihoazen. Hortik ateratako muztioa dolare askaren zulo batetik beheko solairuko upategiko ontzi batera jaisten zen, tinara, alegia. [[Upategi]]a baserriaren albo batean egon ohi zen, erabilera horretarako prestatutako sotoan, hain zuzen.
 
== Euskal toponimoak ==
252.705

edits