Artaxerxes II.a Mnemon: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Artaxerxes II lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Artaxerxes II.a Mnemon''' ([[K. a. 436]]-[[K. a. 358]]), [[PersiarAkemenestar Inperioa|Persiar Inperioko]] erregea izan zen [[K. a. 404]]tik hil zen arte. Bere jatorrizko izena Arsazes zen, baina Artaxerxes izena hartu zuen tronu izen bezala.
 
Bere anaia txiki [[Ziro Gaztea]]ren aurrean bere tronuratze nahia defendatu zuen, azken hau, [[Cunaxako gudua]]n garaitua eta hila izan zelarik, [[K. a. 401]]ean. Bere erregealdiaren amaiera aldera, [[K. a. 366]]tik [[K. a. 358]] arte, mendebaldeko [[satrapa|satrapen]] matxinada baten aurrean ere beste hainbeste egin behar izan zuen.
 
[[Persia]]ren beste aliatu batzuk ziren [[esparta]]rrei ere aurre egin behar izan zien, hauek, [[Agesilao II.a]]ren agindupean, [[Anatolia|Asia Txikia]] inbaditu zutelarik. Espartarrei garaitzeko, Artaxerxes II.ak [[Atenas]], [[Tebas (Grezia)|Tebas]] eta [[Korinto]] erosi zituen, Espartaren aurka altxatu ziren hiriak, [[Korintoko Gerra]] hasiz. [[K. a. 386]]an, Artaxerxes II.ak, bere aliatuak bertan behera utziz, Espartarekin [[Antaltzidasen Bakea]] adostu zuen. Hitzarmen honek, [[Anatolia]]ko kostaldean zeuden [[Jonia]] eta [[Eolia]]ko hiri greziarren kontrola, persiarrei itzuli zien, Esparta, [[Grezia]] penintsularrean botere nagusi bezala uzten zuen bitartean.
 
Grezian izan zuen arrakasta gora-behera, [[Egipto]], arrakastaz matxinatu zena bere erregealdiaren hasieran, independente mantentzen zen. Egipto [[K. a. 373]]an birkonkistatzeko saiakera, erabateko porrota izan zen, baina, euren azken urteetan, persiarrek, egiptoar-espartar armada bat garaitzea lortu zuten, hauek [[Fenizia]] konkistatu nahian zebiltzanean.