Abd ar-Rahman Santxitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 6 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q307447 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Abderraman Antso''' (izen osoa [[arabiera]]z : ''ʾAbū Al-Muṭaraf Sanjūl “Al-Maʾmūn” ʿAbd Ar-Raḥman ben ʾAbī ʿāmir'',
أبو المطرف سنجول "المأمون" عبد الرحمن بن أبي عامر; [[Gaztelako Erresuma]]ko kronikatan ''Sanchuelo'', [[euskara]]z: ''Antso txikia'', ezizenaz ezaguna) ([[Kordoba]], [[983]]? - † [[Kordoba]], [[1009]]), [[Kordobako kaliferriaKaliferria|Kordobako kaliferriko]] amiriar leinuko buruzagi eta [[Hisham II.a]] [[kalifa]]ren ''hayib''a zen.
 
== Biografia ==
=== Gaztaroa ===
Ziur asko [[983]] eta [[986]] artean jaioa, Abderraman Antsok [[Almanzor|ibn Abi Amir al-Mansur]] aita eta [[Abda Iruñekoa|Abda]] ama, [[Antso II.a NafarroakoaGartzez Abarka|Antso II.a Nafarroakoaren]]ren alaba, zituen. Bere aitonaren antza zuenez hartu zuen ezizena.
 
Al-Jatib idazleak dio [[Antso II.a NafarroakoaGartzez Abarka|Antso II.a]] [[992]] urte inguru, [[irailaren 4]]an, [[Almanzor]] suhiari bisita bat egin eta hantxe ezagutu zuen ilobatxoa, bere oinak musuak eman zizkionari.
 
=== Agintaldia ===
[[1008]]ko [[urriaurri]]nan, bere sasianaia zen [[Abd al-Malik al-Muzafar]] hil zenean (bere heriotzaren susmozkoa bazen ere), ''hayib'' edo lehen ministro berri bihurtu zen, [[Almanzor]]ren oinordekoei lotutako titulua. Kalifaldian zeuden [[berbere|berebere]], [[eslaviar]] eta [[arabiar]] arteko liskarrak, amiriar leinuaren jarrera eta Abderraman Antsoren gobernatzeko gaitasun eskasak [[anarkia]] eta matxinadak sortu zituzten, [[Kordobako Kaliferria|Kordobako kaliferria]] suntsituko zuen ''fitna'' edo guda zibilaren aurretikoak zirenak.
 
Bere agintaldian, gobernua baztertu eta jarrera arraroa azaldu zuen. [[Hisham II.a]]ren lagun min bihurtu zen. Honek [[kalifa]]ren eginkizunetatik urrundu eta plazer eta luxuei ekin zizkion. ''Hayib'' berria berarekin batera egin eta [[Kordoba]]n bere [[ardo]]a eta [[emakume]]ekiko zaletasunari buruzko zurrumurruak hedatu ziren. Bere burua [[Hisham II.a]]ren oinordekotzat aldarrikatzean bere aurrekoek zuen politika hautsi zuen. Leinu aldaketa ez zen [[omeiaromeiatar Kaliferria|omeiarren]]ren aldeko [[arabiar]]ren gustukoa.
 
=== Hilketa ===
Aita eta sasi-anaia izandako ospea irabazteko, [[negu]]an espedizio bat antolatzea bururatu zaio. [[Eslaviar]] eta [[arabiar]]rek kontra izateaz gainera eta, aholkulariek kontrakoa esan arren, iparralderantz jo zuen.
 
Berak eta berarekin batera bere aldekoak ziren [[berebereberbere|berebereek]]ek alde egin eta berehala, matxinada hasi zen, [[1009]]ko [[otsailaren 15]]ean, [[MohamedMuhammad II.a al- Mahdi|Mohamed ibn Hishamek]] zuzenduta. Lehendabizikoz, amiriek al-Zahira bere jauregian sortutako sasi-gortea errautsi eta gero, [[Kordoba]]ren kontrola hartu zuen. [[Hisham II.a]] [[kalifa]]k bere alde abdikatzera behartu zuen eta [[MohamedMuhammad II.a al- Mahdi|Mohamed II.a]] izena hartu zuen.
 
Abderraman Antso berria jakin bezain pronto, [[Kordoba]]ko bidea hartu zuen. Baina [[Kordoba]]ra hurbildu ahala, armada gutxituz joan eta Abderramanek ikuspegia aldatu zuen. [[Montoro|Guadalmellatotik]] gertu babespean zegoen monasterio batean aurkitu eta bertan hil zuten [[1009]]ko [[martxoaren 3]]an.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Kordobako Kaliferria|Kordobako kaliferria]]
 
[[Kategoria:Al Andaluseko politikariak]]