Arte: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{argitzeko|kontzeptu filosofikoari|Arte (argipena)}}
 
[[Fitxategi:Vincent Willem van Gogh 015.jpg|thumb|275px|''Gaueko kafetegia'', [[Vincent Vanvan Gogh|Vincent Van Goghek]]ek 1888an margotua]]
 
'''Artea''' edo '''ertia''' errealitatea edo irudimena nolabait adierazteko giza ekintza da. Horretarako, askotariko tresnak erabili ohi dira, hala nola [[materia]], [[irudi]]a, [[soinu]]a, [[gorputz-adierazpen]]a eta abar, hartzailearen [[irudimen]]a edota [[emozio]]a suspertzeko helburuarekin.
 
== Etimologia: ''artea / artisautza'' bereizketa ==
''Arte'' izena [[latin]]ezko ''{{lang|la|ars-artem}}'' hitzetik dator. Hastapenetan [[teknikateknologia|teknikari]]ri erabat lotuta zegoen, [[greziera]]z ''tekne'' (τεχνη) esaten baitzitzaion. Horrela, artea eta [[eskulangintza|artisautza]] sinonimotzat erabiltzen ziren oro har.
 
[[Pizkundea]]n, [[XV. mendea]]ren bukaeran, artearen eta artisautzaren arteko bereizketa ezarri zen: artisauak obra errepikagarriak ekoizten ditu, eta artistak, aldiz, obra bakarrak.
12. lerroa:
== Artearen teoriaren historia ==
 
Arte kontzeptuak hainbat jarduera hartzen ditu, eta jarduera horiek nolabait bereizteko, hainbat multzo egin ohi dira: arte operatiboak, arte sortzaileak, arte ederrak... Dena dela, zaila da oso artetzat hartzen diren jarduerak zehatz sailkatzea. Historian, hainbat filosofo eta artista aritu izan da horretan, baina ez da artea bera zer den definitzerik lortu, eta are gutxiago, arteen sailkapenik egiterik. Hala, [[XIX. mendemendea]]a arte, aurkikuntza eta mugimendu handien mendea arte, ez zen eman egun arte kontzeptuaz ulertzen denaren definizioa, nahiz eta ordurako emanak ziren artearen hainbat teoria.
 
=== Antzinako Grezia, Erroma eta Erdi Aroa ===
29. lerroa:
 
=== Berpizkundea ===
[[Fitxategi:La creación de Adán.JPG|thumb|left|300px|''Adamen sorrera'' (1508-1512), [[Michelangelo]], [[Kapera Sixtinoa]] ([[Vatikano Hiria|Vatikanoa]]).]]
 
Antzeko ikuspegia nagusitu zen [[ErrenazimentuaPizkundea|Errenazimentuan]]n ere. Garai hartako artea bi euskarritan bermatu zen: platoniko-intelektualistan batetik, eta aristoteliko-sentsualistan bestetik. Lehenengoaren arabera, artelanaren esanahia artelanak berak sinbolikoki adierazten duena da, eta bestearen arabera, aldiz, errealitatea esperientziaren bidez ezagutzen du artelanak, errealitatearen imitazioa baita. Azken teoria hori [[Padua]]ko pinturan islatu zen bereziki, eta Platonena [[Quattrocento]]ko Florentziako pinturan.
 
[[Cinquecento]]an, [[Leonardo da Vinci]] izan zen artea munduaren imitazioz eta behaketaz lortzen den ezagutzarako bide moduan ulertzen duen teoriaren ordezkari nagusia. Teoria hori indarrez agertzeaz gainera, eztabaida handiak izan ziren arteen loturari buruzkoak, arteen sailkapenari buruzkoak, artearen teoriari buruzkoak, etab. Kontuan hartu ziren Aristotelesen teoria, eta bereziki Platonen araberako ideiaren imitazioaren teoria.
37. lerroa:
=== XVII eta XVIII. mendeak ===
 
[[XVII. mendemendea]]ann, artea ideiaren ezagupentzat hartzen duen ikuspegia nagusitu zen, [[Baltasar Graciá]]nek bere lanetan azaldu zuena. [[Emmanuel Tesauro]]ren ikuspegia, metafora oro irudia dela eta, alderantziz, irudia metafora dela esaten zuena ere aintzat hartu zen. Bi teoria horiek eta urte batzuk lehenago [[Peregrini]]k emandako teoriek bazuten zerikusirik, artea ez baitzuten hartzen errealitatearen imitaziotzat, errealitate berritzat baizik. Horixe izan zen literatura eta pintura barrokoaren oinarria.
 
Klasizismoan ere teoria platonikoaren alderdi hori agertu zen. Bi mugimendu horiek izan ziren arte-gertakarien gertaleku XVIII. mendearen erdialdera arte.
 
[[XVIII. mendemendea]]a kulturaren sistematizatze handien garaia izan zen; [[Denis Diderot|Dideroten]]en eta [[Jean le Rond d'Alembert|AlembertAlemberten]]en ''Encyclopedie'' dago haien artean. Lan eskerga horren lehenengo argitalpenean, gizakiak bere beharrak asebetetzeko, atseginerako, erosotasunerako, etab. egiten duen ekoizpen-jarduera gisa definitu zuten artea. Definizio horretaz gainera, Marmontelek emandako arte liberalen eta arte ederren (elokuentzia, poesia, musika, pintura, eskultura, arkitektura, eta grabatua, marrazkia den aldetik) bereizketa agertu zen. Bigarren argitalpenean, arte ederrak arte mekanikoak asmaturiko objektuak edertzearen arte gisa, erabilgarri dena edertzearen arte gisa, definitu ziren.
 
=== XIX. mendea ===
 
[[XIX. mendemendea]]arenren hasieran ezagutza-jarduera moduan ikusi zuten artea erromantizismoaren jarraitzaileek, ezagupenerako bide gisa eta ez ekoizpen soilerako jarduera gisa. Artea ezagupenaren jarduera gorena da, eta hedaduraz, magia. Artea magia gisa, hori da [[Novalis]]ek aldarrikatu zuena. Schellingek, bere aldetik, filosofiaren goi-mailako organotzat eman zuen artea, nahiz eta, gero, artea eta filosofia parekatu zituen. Parekotasun hori, [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegelek]]ek baztertu eta filosofia baino beherago eraman zuen. [[Arthur Rimbaud|Rimbaudek]]ek eta Frantziako [[sinbolismo]]aren beste hainbat olerkarik magia gisa ikusi zuten artea, arrazoiaren mende ez zegoen eta alde horretatik jarduera askatzailea zen zerbait bezala. Mende hartan bertan, naturalistena izan zen artea ezagupen gisa aldarrikatu zuen mugimendua. Bigarren erdialdean, artea edertasunaren sortzaile eta edertasunerako hezitzaile gisa aldarrikatu zuen Ingalaterrako estetizismoak, gizakiaren teknologiarekiko mendekotasunaren eta ekonomia liberalaren askabide gisa. Ingalaterran sortua, hedatu egin zen ikuspegi hori, eta hainbat artista izan zituen jarraitzaile, batzuk pedagogiaren aldetik, politikaren bidetik besteak etab. abiatu zirelarik horren barruan.
 
=== XX. mendea ===
[[Fitxategi:AdornoHorkheimerHabermasbyJeremyJShapiro2.png|thumb|260px|[[Theodor Wiesengrund Adorno|Theodor Adorno]] (eskuinean), 1964an.]]
 
[[XX. mendemendea]]arenren lehen aldian, artea ezagupenerako bidetzat hartu baina ez zuten ezagupen logikoarekin eta intelektualarekin konparatu, aparteko zerbait bezala ulertu zen. Teoria horrek Bergsonen filosofia du oinarri, eta eragin handia izan zuen XX. mendearen lehen erdialdean Frantzian izandako arte- eta literatura-mugimenduan. [[Bigarren Mundu Gerra]] inguruan, [[Sigmund Freud|Freud]] eta [[Jung]]en inkontzienteari buruzko teoria psikologikoak landu ziren artearen teoriari buruzko eztabaidetan. Aurretik, ordea, ezagupenerako bidea aldarrikatzen zuen mugimenduak soziologiaren ildora hedatu ziren, marxismoaren ikuspegitik errealitate soziala ezagutzeko bide gisaikusten zelarik artea. [[Bertolt Brecht]]entzat, gizartea aldatzeko ekintzen hastapena zen artea. Adornok ere soziologiaren inguruko teoria aldarrikatu zuen. [[Adorno]]ren teoria izan da azken hogei urteotan Europako kulturan nagusitu direnen arteko bat eta [[Jean-Paul Sartre|Sartre]] izan du jarraitzale sutsuenetakoa. Bi Mundu Gerren artean, bestalde, arteen sailkapena eman zuen Alain filosofoak: arts de sociéte batetik (dantza, zeremoniakoa, jaiak, musika, poesia eta elokuentzia), eta arts solitaires (marrazkigintza, eskultura, buztingintza, zurgintza, eta arkitektura pribatua), arkitektura publikoa bi atal horien arteko zerbait delarik eta prosa eta liburugintzaren arte grafikoa bigarren multzoan dagoelarik. Horretaz gainera, beste sailkapen batzuk ere egin zituen Alainek, arte estatikoen eta higiduraren arteena esaterako. [[John Dewey]]k-entzat, aurrekoentzat ez bezala, artea egiteko era bat da, egiteko jarduera eta objektua hartzen dituena eta artelana gauzatzen gizakia laguntzaile duena moduan definitu zuen, ez egite bat bezala. Duela urte gutxi arteen aniztasuna funtzio anitzen sinbolizatzaile gisa azaltzen duen teoria eman zuen Langerrek. Teoria horrek ez du onartzen arteak ezagutzajarduerarekin zerikusirik ez duenik, eta haren garrantzi kulturala ezezten du. [[Positibismo]] logikoak eta estrukturalismoak, semiologiak, eta abarrek, artea zeinu-sistema moduan ikusten duten teoriek, garrantzi handia hartu dute azken urteotan. Dena dela, artearen teorian dihardutenen lanik garrantzitsuenetakoa artearen funtzio eta norabideari buruzko gogoeta egitea da, teknika hain aurreratua izanik, gizakia antzina bere askapenerako bide uste zuen teknikaren mende geratzearen arriskua gainean baita.
 
== Arte-diziplinen sailkapena ==
58. lerroa:
* [[Dantza]]
* [[Deklamazioa]] ([[Literatura]] eta [[Antzerki]]a)
* [[Eskulturagintza|Eskultura]]
* [[Margolaritza]]
* [[Musika]]
[[Eskulturagintza|Eskultura]] eta [[Margolaritza]] diziplinek [[Arte Plastikoak]] osatzen dituzte.
 
=== Bigarren Mailako Arteak ===
75. lerroa:
 
== Ikus, gainera ==
* [[Euskal Herriko artisten zerrenda|Euskal artistak]]
* [[Ernst Gombrich]]