ARPANET: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 45 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q177524 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Arpanet 1974.svg|thumb|360px|ARPANET sareaen osaera 1974an.]]
 
'''ARPANET''' (Advanced Research Projects Agency Network) konputagailu sarea, martxan jarri zen lehen pakete kommutazio sarea izan zen. Estatu Batuetako Defentsa Sailaren eskakizun bat medio sortu zen, herrialdeko erakunde ezberdinak elkar komunikatzeko helburuarekin. Lehen nodoa [[Kalifornia]]ko unibertsitatean sortu zen eta 1990 urtera arte [[Internet]]en bizkarrezurra izan zen, 1983an [[TCP/IP eredu|TCP/IP]] [[Sare protokolo|protokolorako]] trantsizioa burutu zenetik.
 
Gaur egun datu eta ahots komunikaziorako hedatuenen dagoen sarea pakete kommutaziokoa izan arren, ordura arte [[Zirkuitu kommutazio|zirkuitu kommutazioko]] sareak erabiltzea zen ohikoena datu komunikaziorako, oinarrizko sare telefonikoan bezala, eta linea dedikatuak erabiliz.
 
[[Pakete Kommutazio|Pakete kommutazioaren]] bitartez, datuak [[Pakete|paketetan]] kapsulatuz, sistemak linea bakar bat erabili dezake makina ezberdinekin komunikatzeko. Linea partekatzeaz gainera, pakete hauetako bakoitza modu independentean [[Bideraketabideratze-algoritmo|bideratu]] daiteke.
 
== Arpaneten aurrekariak ==
20. lerroa:
* Mezu osoen zatiketa, bide ezberdinak jarraituko zituzten zatietan. Sareak bere akats propioen aurrean erantzuteko gaitasuna izango luke.
 
Eskema honen behin betiko laburpena 1962an aurkeztu zen eta 1964an argitaratu. Ordurako, Leonard Kleinrock, mezuak [[Gorde eta birbidali|gorde eta birbidaltzearen]] kontzeptuan ari zen lanean [[Massachusetts Institute of Technology|MIT]]-en(Massachusettseko Teknologia institutua) burutzen ari zen doktoretza tesirako. 1964an liburu bezala argitaratu zen komunikazio sareei aplikaturiko Ilaren teoriaren analisi garrantzitsu bat barneratzen zuen, baina bere lanean ez zen oraindik paketeetan zatitzeari buruzko ideiarik.
 
Fisikako Laborategi Nazionaleko Donal Davies izan zen 1965ean kontzeptu hauek guztiak lotzen hasi zena Erresuma Batuan [[TDM|Denbora Banatuz Multiplexatzeari]] buruzko biltzar batean egon eta gero. Modu independentean garatu zuen bere ikerketa, eta ez zuen Baran-en lanaren berririk izan 1966rarte. Kasualki, Davies izan zen “pakete” terminoa erabiltzen lehena.
61. lerroa:
1970eko martxoan ARPANET ekialdeko kostaldera iritsi zen, BBN bera sarera gehitu zenean. 1970ean unibertsitate eta ikerkuntza zentrotako 23 ordenagailu zeuden konektaturik. Zenbaki hau 213rarte hazi zen 1981ean 20 egunetik behin konputagailu berri baten gehikuntzako batez bestekoaz.
 
1983rako ARPANET egonkorra eta arrakastatsua zen: 200 IMP baina gehiago eta ehunka erabiltzaile makina zituen. Hamarkada horretan sare asko konektatu ziren ARPANETera, lokalak gehienbat. Handitze horrek erabiltzaileen makinak aurkitzearen garestitzea ekarri zuen, eta arazoari irtenbidea emateko [[DNSDomain Name System|Domeinu Izenaren Zerbitzua]] (DNS) sortu zen.
 
1990erako, ARPANET berak ereindako haziaren ondorioz sortutako sare berriagoek gainditu zuten, eta beraz itxi eta desegin egin zen.