Jose Antonio Agirre: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
39. lerroa:
Futbolari izan ondoren, [[Athletic]] zale porrokatua izaten segitu zuen Agirrek. Gerra garaian, [[Euskal futbol selekzioa|Euskadiko Selekzioaren]] aldeko sustatzaile nagusietako bat izan zen. Selekzioak Europan eta Amerikan jokatu zuen eta partidetan bildu zen dirua Europan babestuta bizi ziren haurrentzat izan zen.
 
[[Fitxategi:Agirre Lekube lehendakaria (cropped).jpg|thumb|210px|left|Jose Antonio Agirre Lekuberen irudia.]]
 
1926. urtean, [[Zuzenbide]] ikasketak bukatu eta Bilboko Garellano kuartelean soldadutza egin zuen. Garaiko gazte askok legez, soldadutza amaitutakoan lanari ekin zion. Hasieran, [[Esteban Bilbao]] abokatuaren bulegoan lan egin zuen laguntzaile gisan. Harekin hiru urtez lan egin zuen, baina berehala, bere kabuz lan egiteko grina sortu zitzaion, horrela interesatzen zitzaizkion gaiak konpontzeko aukera zuelako. Azkenean, bere bulegoa ireki zuen Iturribide kaleko 2. zenbakian, Antonio Berreteaga lagunarekin batera. Lan-munduaren eta jarduera politikoen inguruko gaiez kezkatu zen, Espainia [[Miguel Primo de Rivera]] jeneralaren diktadurapean zegoela.