Sintoismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
2. lerroa:
{{Nihongo|'''Xintoismo'''|神道|''Shintō''}} edo '''''kami-no-michi''''', "Jainkoen bidea", [[budismo]]a sartu aurretik [[Japonia]]n nagusi ziren sinesteen eta praktika erlijiosoen multzoa da. Xintoismoak egungo Japonia eta antzinakoa lotzen dituzte<ref>{{Erreferentzia|izena=John|abizena= Nelson|izenburua=A Year in the Life of a Shinto Shrine|urtea=[[1996]]|orrialdeak= 7-8}}</ref>. ''Xinto'' hitzak ''[[kanji]]'' bi lotzen ditu: "''shin''" (神) ''kami'', izpiritu edo jainko esan nahi duena eta "''tō''" (道) "do" edo ikasketa esan nahi duena.
 
Ohitura hauek lehendabizikoz [[VII. mendea|VII.]] eta [[VIII. mendemendea|VIII. mendeetako]]etako ''[[Kojiki]]'' eta ''[[Nihon Shoki]]'' kontaketetan jaso zituzten, orduko [[folklore]], [[historia]] eta [[mitologia]]rekin batera. Egungo jarraitzaileek [[erritu]] eta [[jantzi]] berak erabiltzen dituzte, [[Nara aroaAroa|Nara]] eta [[Heian aroa|Heian]] aroetan ezarri zutenez.
 
Xintoismoa erlijio animista da; jainkoak (''[[kami]]'') izadiko indarren irudiak dira: ''[[Amateratsu]]'' jainkosa ("Eguzkia"), ''[[Susanoo]]'' ("Ekaitza"), ''[[Tsukiyomi]]'' ("Ilargia"), etab. Maila desberdineko ''kami'' anitz dira, izadiko gauzak (zuhaitzak, animaliak, mendiak) eta arbasoak ere halakotzat hartuak baitira.
9. lerroa:
Antzinako japoniarren erlijioan igarpenak eta magiak garrantzi handia zuten. VI. mendean, [[budismo]]a Japonian sartu zenean, bi erlijioek elkar kutsatu zuten: budismoak xintoismoaren jainkoak onartu zituen bere sisteman eta xintoismoaren molde sinkretikoak garatu ziren (''Ryobu-shinto''). Sinesmen biak sinkretikoak direnez, nahasteak ez du arazo handirik eragiten.
 
XVIII. mendetik aurrera nazionalismoak jatorrizko xintoismoaren iturrietara jo zuen budismotik bereizi nahiz; [[Meiji aroaBerrezartzea|Meiji aroan]]n (1868-1912) estatu erlijio (''kokka shinto'') bakartzat aitortua izan zen, eta harekin batera [[sekta|sekten]] xintoismoa (''kyoha-shinto'') deiturikoa eta xinto herrikoia (''mintzoku-shinto'') praktikatzen ziren. 1945ean, Japoniak [[Bigarren Mundu Gerra]] galdu ondoren, debekatu egin zituzten enperadorearen gurtza eta japoniar arrazaren gailentasuna, nahiz xintoismo nazionalaren ezaugarriak ziren. Sineste tradizional horiek sektetan gorde ziren, ordea, eta herriak haiei eutsi zien.
 
[[Japonia]]n 119 milioi jarraitzaile ditu xintoismoak, baina kontuan izan behar da erritu xintoista batean parte hartzen duen edonor xintoistatzat jo daitekeela. Japoniar gehienek erritu xintoistetan parte hartzen dute, baina [[Budismo|budistak]] ere badira.