Armiarma: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
12. lerroa:
'''Armiarmak''' ('''Araneae''' [[ordena (biologia)|ordena]]) zortzi hanka dituzten eta pozoia injektatzeko [[kelizero]] modifikatuak dituzten [[artropodo]] [[kelizeratu]]ak dira. Munduko txoko guztietan bizi dira, Antartikan salbu, eta ia [[txoko ekologiko]] guztietan finkatu da, airean eta itsasoan salbu. 2008rako [[taxonomia|taxonomoek]] 109 familiatan sailkatutako 40.000 espezie inguru identifikatu zituzten<ref name="WSC">{{erreferentzia |izenburua = The World Spider Catalog, version 9.5 |url = http://research.amnh.org/entomology/spiders/catalog/COUNTS.html |abizena = Platnick |izena = Norman I. |urtea = 2009 |argitaletxea = American Museum of Natural History |sartze-data = 2009-04-25}}</ref>. Hala ere, sailkapen irizpideak ez dira homogeneoak eta nahasketa handia dago; 1900. urtetik 20 sailkapen ezberdin proposatu dira armiarmentzako<ref name="Bioofspiders">{{erreferentzia |izenburua = Biology of Spiders |abizena = Foelix |izena = Rainer F. |urtea = 1996 |argitaletxea = Oxford University Press |lekua = 198 Madison Ave. NY, New York, 10016 |isbn = 0-19-509593-6 |orrialdea = 3 |sartze-data = 2009-04-09}}</ref>.
 
Anatomiari dagokionez, armiarmen eta gainerako artropodoen arteko ezberdintasun nagusia gorputzaren forma da: gorputzeko segmentuak bi [[tagma]]tan batuta dauzkate, [[zefalotorax]]a eta [[abdomen]]a hain zuzen, eta biak lotzen [[pedizelo]] zilindriko txikia daukate. Armiarmen talderik primitiboena den [[Mesothelae]] taldean salbu, armiarmek artropodo guztien arteko [[nerbio-sistema]] zentralizatuena daukate, haien [[gongoil linfatiko|gongoil]] guztiak zefalotoraxean kokatutako masa bakarrean elkartuta baitauzkate. Artropodo askok ez bezala, armiarmek ez dauzkate muskulu hedatzaileak gorputz-adarretan; horren ordez, presio hidraulikoaren bidez luzatzen dira.
 
Abdomenean irun-organo modura garatu diren apendizeak dauzkate [[zeta]] ekoizteko. Zeta sortzeko sei guruin mota eduki ditzakete. Armiarma-sarea edo amarauna deitutakoa sortzeko gai dira, tamaina, forma eta zeta-kantitate askotakoak.