Arminio: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
24. lerroa:
Bi urte geroago, 15. urtean, Germanikok berriz eraso zituen germaniarren finkapenak, eta [[Thusnelda]], Arminioren emaztea harrapatu zuen, honen aita zen Segestesek erromatarrei emana, Arminioren aurkako mendeku bezala. Izan ere, Segestek, bere alaba, beste gizon bati eskeini zion emazte bezala, baina Thusneldak Arminiorekin ihes egin zuen, eta bikotea ezkondu egin zen, Teutoburgoko guduaren ondoren. Segestes eta bere taldea, erromatarren bezero ziren, eta Arminioren askapen politikaren aurka zeuden.
 
[[Flavo]]k, Arminioren anaiak, erromatarrekin elkarlana egiteko esan zion honi, baina ezezkoa eman zion. Horren ondoren, [[IdistavisoIdistavisoko gerra|Idistavison]]n erromatar eta germaniarren arteko gatazka handi bat sortu zen, [[Minden]] herritik gertu, ziurrenik. Baina Arminiok ezin izan zuen bere emaztea berreskuratu.
 
Thusnelda Erromara eraman eta Germanikoren garaipen desfilean erakutsia izan zen, 18an. Ez zen sekula gehiago Germaniara itzuli. Eta ez zuen sekula gehiago bere familia ikusi ahal izan, historiatik erabat desagertuz. Gatibutzan izan zuen semea, [[Tumeliko]], Arminioren semea ere bazena, [[RavenaRavenna|Ravenan]]n gladiadore bezala prestatua izan zen. 30 urte bete aurretik hil zen, gladiadoreen arteko borrokaldi batean.
 
=== Azken gudua ===
 
Aipaturiko [[Idistavisoko gerra|Idistavisoko gudua]] izan zen Germaniko eta Arminioren artean gertatu zen azkena, 16. urtean gertaturikoa, [[Weser ibaia|Weser ibaitik]] gertu. Berriz ere, Ingiomer Arminioren osabaren trakeskeriagatik, erromatarrek beste porrot bat eragotzi ahal izan zuten. Hauxe izan zen erromatarrek, Germania Magna konkistatzeko egin zuten azkeneko saiakera. Hemendik aurrera, Inperioko iparraldeko muga, Rhin ibaia itsasoratzen zen tokian geratu zen behin betiko.
 
=== Elkartasuna hautsia ===