Xenpelar: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Euskara pixka bat txukundu
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
 
== Bizitza ==
Errenteriako Senperelarre baserrian jaio zen, [[Oiartzun]]go mugan. Handik jarri zioten bere goitizena (''Senperelarre''> ''Xenpelarre''> ''Xenpelar''). Aitona Juan Kruz, [[Nafarroa GaraiGaraia|Nafarroa Garaiko]]ko [[Sunbilla]]n jaioa zen, aita Jose Benardo Petrirena Bergara berriz, herrialde bereko [[Arantza]]n, laister ordea Oiartzuna joan ziren bizitzera. Dirudienez biak ala biak ijito kastakoak ziren. <ref name=perurena>PERURENA, Patziku: "Senperelarrekoaz" (33-34 orriak). In:''Etorrerakoak''. Tafalla: Txalaparta, 1998. 33. orria.</ref>
 
[[Iberiar Penintsulako Gerra|Espainiako Independentzia Gerra]] (1808-1814) eta gero, udalek zorrei aurre egiteko lur sail asko saldu behar izan zituzten, Errenteriaren kasuan Senperelarre izenekoa. ''Xenpelar''ren aitona Juan Kruzek lur sail hori erosi zuen 1814ko abenduan eta sei urte beranduago, haren seme Jose Bernardok Udalari baimena eskatu eta bertan etxea eraiki zuen. Gero hara joan zen bizitzera Oiartzungo Errotazar baserritik bere andrearekin. Aita Jose Bernardok bederatzi seme alaba izan zituen guztira: Lehenengo emazte Josefa Inazia Iragorrirekin hiru eta bigarrengo andre Maria Rita Berrondorekin berriz beste sei eta azkeneko hauetan laugarrena izan zen ''Xenpelar'', [[Lehen Karlistaldia|Lehen Gerra KarlistaKarlistaren]]ren hirugarren urtean jaioa. Senperelarre edo Xenpelarre baserria karlisten eremuan zegoen une horretan, Oiartzun guztia bezalaxe, Errenteria berriz liberalen esku zegoen. Horren ondorioz eta batez ere haien etxea hango elizatik gertuago zegoelako Errenteriakotik baino, beste senide guztiak bezalaxe Oiartzunen bataiatu zuten<ref name=perurena/>.
 
Horren familia zabala ongi hazteko Senperelarre baserria eskas samarra zenez, zazpi urte baino ez zituela morroi joan zen izeba Maria Batista Petrirena eta osaba Manuel Frantzisko Isastiren Oiartzungo Egurrola [[baserri]]ra, hangoa baitzen bere atautxia ere: Frantzisko Inazio Isasti<ref name=perurena/>. [[1857]]an bere jatorrizko baserrira, Senpelarrera, itzuli zen, Errenteriako ehun fabrika handi batean lan egitera.
13. lerroa:
 
== Bertsolaritza ==
Bat-bateko [[bertsolaritza]]n 12 urterekin hasi zen. Olloki, Larraburu, Ardotx, Patxi Bakallo, Panderitarrak izan zituen bertso lagun. Bat-bateko bertso apur batzuk gordetzen badira ere, [[Jose Maria Iparragirre|Iparragirrerekin]]rekin eta [[Musarro]]rekin izandako bertso eztabaidak, esaterako, bertso jarriak dira Xenpelarren bertso sail ezagunenak.
 
Gainera, hainbat bertso-paper ere idatzi zuen. Haietako asko, tamalez, [[Espainiako Gerra Zibila|1936ko Gerran]] galdu ziren. Hogeita hamar bat bertso paper gorde dira gaur egun arte. Sail horietarik gogoangarrienak: ''Pasaiako plazatik dator notiziya, Frantsesaren ideak, Andre txarren bentajak, Betroiarenak, Ezkondu eta ezkongai, Azken juiziokoak, Iya guriak egin du''.