Zagreb: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
33. lerroa:
== Geografia ==
 
Panoniako zabaldiaren hegoaldean kokatua dagoenez, [[Europa|Erdialdeko Europaren]] eta [[Adriatikoa|Itsaso AdriatikoaAdriatikoaren]]ren arteko bide lotune garrantzitsua da. Hiria ''Medvednica'' (hartzen mendia) mendiko hegoaldeko magalaren eta [[Sava]] ibaiaren artean dago, gutxi gorabehera 122 metroko garaieran.
 
Bi muino ditu, bata Gradec, bertan ''Gornji Grad'' (hiri garaia) kokatzen delarik eta bestea Kaptol eta bien artean jadanik desbideratuta dagoen Medveščak erreka pasatzen zen tokian ''Krvavi most'' kalea dago. Hauen barrenean ''Trg Bana Jelačića'' plazak ''Donji Grad'' beheko hiri berriagoari paso ematen dio. Plazatik bertatik hasten da Zagrebeko etorbide nagusia den ''Ilica'' kalea ere, sei kilometro luze dena.
46. lerroa:
XVII. mendean Nikola Frankopan [[Kroaziako Ban|Banak]] Gradec aukeratu zuen bizitzeko. Hurrengo mendeetan izurrite eta suteek hiri biak asko kaltetu zituzten eta hiri biek bat egitea erabaki zuten [[1850]]an. Hiria nabarmen handitzen ari zen eta beheko lur lauetan zabaltzen hasi zen, Sava ibairaino iritsi arte.
 
XIX. mendean Zagrebek berpizkunde iliriar abertzalea hazten ikusi zuen. [[Lehen Mundu Gerra]]ren ondoren [[Austria-Hungariako Inperioa]] desegitearekin batera esloveniar, kroaziar, serbiar, bosniar eta mazedoniarrek lehenengo [[Jugoslavia]] sortu zuten Alexandro I.aren agindupean. Hiriburua [[BelgradoBelgrad]]o aukeratu zuten, erregea zuen hiriburu bakarra baitzen. [[Bigarren Mundu Gerra]]ren ondoren ere egitura berdinak jarraitu zuen, herrialdea komunista bazen ere.
 
[[1991]]an [[Kroazia]] askeko hiriburu bihurtu zen eta bertan daude Kroaziako gobernuaren egoitzak.
191. lerroa:
 
* [[Cibona Zagreb|Zagrebko Cibona]] (''Košarkaški Klub Cibona''): [[Saskibaloi]] talde garrantzitsua, Kroaziako ligan nagusi izateaz gain [[1985]] eta [[1986]]an [[Euroliga|Europako Kopako]] txapelduna izan zen, baita Errekopa txapelduna ere [[1982]] eta [[1987]]an. Taldean jokatu zuen jokalari ospetsuena [[Dražen Petrović]] izan zen.
* [[NKGNK Dinamo Zagreb|Zagrebko Dinamo]] (''Nogometni Klub Dinamo Zagreb''): [[Split]]eko [[HNK Hajduk Split|Hajduk]] taldearekin batera Kroaziako [[futbol]] talderik garrantzitsuena. 1966an Feria Kopa, [[UEFA Europa League|UEFAren]] aurrekaria zena, irabazi zuen, Europako txapelketa bat irabazi duen talde kroaziar bakarra izanik.
* [[RK Zagreb]] (''Rukometni Klub Zagreb''): [[Kroaziako Eskubaloi Liga]] guztiak irabazi ditu, eta baita Jugoslaviako 9 Liga ere. Europa mailan ere irabazia du birritan [[EHF Txapeldunen Liga]], kontinenteko txapelketa nagusia.