«Afrika Erdiko Errepublika»: berrikuspenen arteko aldeak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
t (Robota: Birzuzenketak konpontzen)
| subiranotasunaren_gertaerak = - Aldarrikatua
| subiranotasun_urtea = [[Frantzia]]tik<br />[[1960]]
| txanpona = [[CFA frankolibera|CFA frankoa]]a
| txanpon_kodea = XAF
| ordu_eremua = UTC
| oharrak =
}}
'''Afrika Erdiko Errepublika'''<ref name="Euskaltzaindia">{{erreferentzia|url=http://www.euskaltzaindia.net/dok/arauak/Araua_0038.pdf|egilea=[[Euskaltzaindia]]|izenburua=38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak}}</ref> ([[sango]]z: ''Ködörösêse'' ''tî Bêafrîka''; [[frantses]]ez: ''République centrafricaine'', {{IPA|ʁepyblik sɑ̃tʁafʁikɛn|pron}} ahoskatua, edo ''Centrafrique'' {{IPA|sɑ̃tʀafʀik}} ahoskatua), izenak berak dioenez, [[Afrika]]ren erdialdean dagoen estatua da, eta, hortaz, [[estatu itsasgabe|itsasgabea]]a. Afrika Erdiko Errepublika munduko herrialde txiroenetarikoa da, Afrikako hamar txiroenen artean.
 
== Geografia ==
Afrika Erdiko Errepublika guztiz [[estatu itsasgabe]]a da, kontinentearen erdi-erdian kokatua. Herrialdearen zatirik handiena [[goi-ordoki]] zabalak hartzen du, 500 m garai dena. Ipar-ekialdean Fertit mendixkak daude, eta hegoaldean mendi sakabanatu batzuk. Ipar-mendebaldean Yade mendigunea dago, [[granito]]zko goi-ordokia (1.143 m).
 
[[Ibai]] nagusiak [[Ubangi]], [[Xari|Chari]] eta [[Lobaye]] dira.
 
=== Klima eta landaredia ===
== Historia ==
 
Behin [[oihan]]ez estalitako lurralde hauetako lehen biztanleak [[pigmeo]] babingak eta gero [[bantu]]ak izan ziren. [[XIX. mendea]] arte, [[Islam]]iar mugatik haratago bizi izan ziren, erljio abrahamikoen eraginetik at ([[JudaismoaJudaismo]]aaa, [[Kristautasun]]a eta [[Islam]]a). Garai horretan hasi ziren merkatari musulmanak gutxinaka eskualdean sartzen, merkataritza errazteko asmotan. Baina mende erdialdetik aurrera, soldadu armatuz lagundutako [[esklabotza|esklabo]]-merkatariak eskualdean sartu ziren. [[1860]]-[[1910]] artean, Afrika erdialdeko esklabo-merkatariek ([[Sudan]], [[Txad]], [[Kamerun]], AEE iparraldeko Dar al-Kuti eta AEE hegoaldeko Nzakara eta Zande eskualdekoak) ekialdeko eskualdeetako biztanleriaren gehiengoa esportatu zuten, gaur egun biztanle gutxi dutenak.
 
[[Frantzia]]rrek XIX. mende amaieran [[Kolonialismo|kolonizatu]] zuten eskualde osoa eta [[Oubangui-Chari]] izenpean administratu. [[Bigarren Mundu Gerra]]n [[Frantziar Ekuatore-Afrika|kolonia]] aliatuekin bat egin zuen. Herrialdea [[1958]]ko [[abenduaren 1]]ean bihurtu zen Afrika Erdiko Errepublika eta [[1960]]ko [[abuztuaren 13]]an [[independentzia]] aldarrikatu zuen.
 
Independentzia osteko 30 urtetan, estatuaren agintea presidente ez-demokratikoen esku zegoen, sarri [[estatu -kolpe|estatu kolpez]]z bereganatua. Biztanleen nahigabea handitzen joan zen, batez ere [[Gerra Hotza]] amaitzean. Lehenengo egiazko hauteskunde demokratikoak [[1993]]an izan ziren. [[Ange-Félix Patassé]]-k irabazi zuen, baina herriaren babesa galtzen joan zen eta [[François Bozizé]] jeneralak kargutik bota zuen. Bozizé jeneralak 2005eko maiatzeko hauteskundeak irabazi zituen eta agintean da orain.
 
[[2014]]ko [[uztailaren 24]]ean, [[Kongoko Errepublika]]n eginiko negoziazioetan, [[Seleka]] eta [[Anti-balaka]] Afrika Erdiko Errepublikako miliziek su-etena ezartzea adostu zuten. Haatik, [[BBC]] Erresuma Batuko hedabideak zabaldu zuenez, hainbat hiritan borrokak izan ziren. Gobernuko eta milizietako 170 ordezkarik hiru egunez parte hartu zuten elkarrizketetan<ref>http://www.berria.eus/paperekoa/5004327/013/003/2014-07-25/borrokak_ez_dira_amaitu_afrika_erdian_menia_ezarri_arren.htm ''Berria'', 2014-07-25</ref>.
252.705

edits