Udalbiltza: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Udalbiltza''' [[Euskal Herria|Euskal Herriko]] udaletxe eta hautetsiak batzen dituen erakunde publikoa da, Euskal Herri osoa hartzen duen lehen erakunde publiko nazionala, azken mendeetan nazio erakunderik ez izateak Euskal Herrian sortu duen erakunde desitxuratzeari aurre egiteko helburua duena. [[1999]]ko [[irailaren 18]]an sortu zen, [[Euskalduna Jauregiajauregia|Euskalduna Jauregian]]n ([[Bilbo]]), zazpi euskal lurraldeetako ia 2.000 udal hautetsi bilduta. Legez kanpo utzi zuten, eta, prozesu luze baten ondotik, [[2013]]ko [[martxoaren 2]]an berregituratu zen, [[Mertxe Aizpurua]] lehendakari zuela.
 
== Udalbiltzaren printzipioak eta helburuak ==
[[File:Udalbiltzaren sorrera.ogv|thumb|Udalbiltzaren sorrerari buruzko bideoa]]
# Euskal Herria [[nazioanazio]]a dela aldarrikatzea.
# Euskal Herriaren egituraketa politikoa eraikitzen laguntzea, [[lurraldetasuna]] lekuko izanik eta zazpi euskal lurraldeetako udal ordezkariak esparru erkidean batzeko asmoz.
# Euskal Herriaren [[nazio eraikuntza]] bultzatzea, prozesu dinamiko eta demokratikotzat harturik eta euskal herritar guztien erabakimen eta parte hartze askean oinarriturik.
12. lerroa:
Udalbiltza udalez eta udal hautetsiz osaturiko nazio erakundea izanik, udalen eta udal hautetsien atxikimendu libre eta demokratikoan oinarritzen da. Erlijioan, sexuan, ideologian edo bestelako ezaugarrietan oinarritutako eragozpenik gabe, herritarrek Euskal Herriko 685 udalerrietan hautatu dituzten udal hautetsiek dute parte hartzeko eskubidea, [[Euskal Herria]]ri inposatu zaizkion muga juridikoen, politikoen eta administratiboen gainetik. Azken urteetan hainbat dinamikatan aritu den arren, Udalbiltza erakunde bakana da.
 
Udalbiltzako erabakigunerik gorena [[Batzar Nagusi (argipena)|Batzar Nagusia]] da. Hori dela-eta, Euskal Herriko udal hautetsi guztiek deituak izateko eta parte hartzeko eskubidea dute. Urteko plangintza, aurreko urteko balantzea, ekimen nagusiak eta Udalbiltzaren eguneroko jarduera koordinatzen duen Batzorde Eragilearen osaera erabakitzen dute Batzar Nagusira joaten diren udal hautetsiek.
 
=== Ekimenak ===
26. lerroa:
== Lehen aroa ==
=== Sorrera ===
[[1999]]ko otsailaren 6an, 21 alkateren deialdiari erantzunez, Iruñeko Carlos III zinema aretoan Euskal Herri osoko 317 udalerritako 666 zinegotzi eta alkate bildu ziren<ref>[http://udalbiltza.info/eu/zer-da-udalbiltza/sarrera Zer da Udalbiltza? Udalbiltzako werbgunea].</ref>. Bilkura hau [[Lizarra-Garaziko Hitzarmena]]ren garaian geratu zen eta gerturatu ziren hautetsi asko hitzarmen horren sinatzaileak ziren [[EuskoEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJ]], [[Euskal Herritarrok|EH]], [[Eusko Alkartasuna|EA]] eta [[Abertzaleen Batasuna|AB]] alderdietako kideak ziren, beste batzuk independenteak zirelarik. Iruñeko bilkuran aho batez onartutako adierazpenean helburu batzuk zehaztu ziren: "Euskal Herriaren zatiketa administratiboa gainditzea, Euskal Herriaren garapen osoa eragozten duelako eta XXI. mendeko erronkei aurre egiteko beharrezkoa delako lurralde artikulazioa".
 
Dena den, Udalbiltza, instituzio bezala, Bilboko [[Euskalduna Jauregiajauregia|Euskalduna Jauregian]]n 1999ko irailaren 18an sortu zen. Sortze bilkura horrek zazpi lurraldetako 1.778 hautetsiren parte hartzea izan zuen. Bertan, aho batez, bost printzipio programatikoren inguruko adostasuna lortu zen, bitan laburbildu daitezkeenak: Euskal Herria nazio bezala aldarrikatzea eta, era berean, euskal herritarrak eskubide osoko subjektutzat onartzea; bestalde, instituzio lanari esker, Euskal Herri osoko lurraldeetako udalerrien arteko garapen politika bateratuak sustatzea, herrialde ezberdinetako politikak kohesionatzearren, hizkuntza normalizazio, garapen sozio-ekonomiko, lurralde antolakuntza eta plangintza, eskubide demokratikoen defentsa, hezkuntza, kirola eta kulturaren sustapenaren alorretan.
 
Lan sail ezberdinak antolatu ziren eta 2000. urterako Kudeaketa Plana lantzen hasi ziren. Lanketa eta onarpena Udalbiltzako lehen Batzorde Eragilearen eskutik etorri zen. Batzordea EAJ zazpi kidek, EHko lauk, EAko hiruk eta ABko batek osatzen zuten. Lehen Kudeaketa Plan hau [[2000]]. urteko udaberrian onartu zen.
39. lerroa:
Iruñeko Carlos III zinema aretoan izan zen bilera, eta Euskal Herriko 500 hautetsi baino gehiago bildu ziren, udaletakoak eta bestelako erakundeetakoak. Udalbiltzaren jarduera sustatzeko deia egin zitzaien bertan bildutakoei, eta agiri bat onartu zen. Iruñeko bileran sortutako Udalbiltzaren aldeko hautetsien mugimenduak hainbat bilera egin zuen hurrengo hilabeteetan, Udalbiltzaren 2000. urteko plangintza abian jarri eta Udalbiltzaren Batzorde Eragileari geldialdia gainditzeko eskatzeko.
 
Halere, aipatu egoera ez zen gainditu, eta [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJk]]k eta [[EAEusko Alkartasuna|EAk]]k Batzorde Eragilean zituzten ordezkariek Udalbiltzaren eskumen eragile osoa izango zuen organo berri bat sortzea erabaki zuten 2000ko azaroaren 22an, hain zuzen ere, [[Zuzendaritza Batzordea]] izenekoa, geroago [[UDALBILTZA®]] sortuz. Batzorde hori [[EAJEuzko Alderdi Jeltzalea|EAJko]]ko eta [[EAEusko Alkartasuna|EAko]]ko udal hautetsiek soilik osatzea erabaki zen, [[Euskalduna Jauregijauregia|Euskalduna Jauregiko]]ko Batzar Nagusian erabakitakoaren aurka. Beraz, Euskal Herriko zazpi herrialdeetako ia lau (Lapurdi, Nafarroa Beherea, Zuberoa eta ia Nafarroa Garai osoa) ordezkaritzarik gabe geratu ziren batzorde horretan.
 
[[2001]]eko urtarrilean Udalbiltzaren Batzar Nagusia deitzearen aldeko 920 hautetsiren sinadurak bildu ziren. Batzar horrek Bilboko Euskalduna Jauregian onartutako printzipio programatikoak berretsi eta 2001rako kudeaketa plana onartu, 2000. urtekoan oinarrituz. Batzar Nagusia 2001eko otsailean egin zen Donostiako [[Kursaal jauregia]]n, Euskal Herri osoko 780 hautetsi bertaratu zirelarik. Gauzak horrela, momentu honetatik aurrera bi Udalbiltza egongo ziren: lehenengoa, Kursaalean bildu ziren hautetsiek osatua eta bigarrena [[UDALBILTZA®]]-[[Udalbide]] (EAJ eta EAko hautetsiez osatua).
45. lerroa:
=== Auzia ===
 
[[2003]]ko apirilaren 29an, udal hauteskundeen atarian, Espainiako [[Espainiako Auzitegi Nazionala|Audientzia NazionalNazionaleko]]eko [[Baltasar Garzón|Baltasar Garzon]] epaileak 8 hautetsi eta langile atxilotzea agindu zuen. Era berean, Udalbiltzaren [[Iruñea]], [[Bilbo]], [[Gasteiz]] eta [[Astigarraga]]ko egoitzak zigilatu zituzten eta Udalbiltza Partzuergoko (Erakundeak baliatzen zuen zuzenbide-figura) zein [[Euskal Garapen eta Kohesio Fondo]]ko kontuak blokeatu zituzten. Azkenik, Udalbiltzaren jarduerak bertan behera gelditzea agindu zen.
 
Maiatzean Udalbiltzako beste hiru ordezkariren (haien artean garai hartako erakundeko presidente eta [[Ondarroa]]ko alkate zen [[Loren Arkotxa]]) kartzelatzea agindu zen, Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu ostean. Ekainean erakundeko beste kide bat atxilotua izan zen. Pertsona hauek guztiak [[2004]]ko apiril arte kartzelatuta egon ziren. Urte horretan Udalbiltzako 22 kideren (aurrekoak gehi beste batzuk) kontrako prozesatze autoa diktatu zen. Pertsona hauetako gehienak [[sufragio unibertsal]]aren bitartez demokratikoki aukeratutako [[hautetsi]]ak, [[kultura]], [[hezkuntza]], herri-garapen, normalkuntza politikoa, [[bake]]a eta antzeko esparruetan lan instituzionala egite soilagatik auziperaturik zeudela defenditu zuten.