Hiztegi Batua: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
22. lerroa:
Hainbat hitzen formaren ondoan'' Bizk., Ipar. eta Naf., Gip.''... ikurrak ematen dira. [[Euskalki]] markaren bat azaltzen duten hitz horiei buruz esan behar da ez dela inondik ere Euskaltzaindiaren asmoa, marka horiek eranstean, horrelako hitzak baztertzea; aitzitik, euskalki hitzok ''Hiztegi Batua''n sartzeak adierazten du Euskaltzaindiak bultzatu egin nahi dituela idazleak hitz horiek erabiltzera —jakinaren gainean eta nori bere senak agintzen dion eran, jakina— horrela euskaldun guztien ondare komuna bihurtuz joan daitezen.
 
''[[HegoaldeaHego Euskal Herria|Heg.]]'' ikurraren esanahia bestelakoa da, eta bitarikoa. Batzuetan, Heg. ikurraren bidez adierazi nahi da, delako hitza berria dela eta [[gaztelania]]z ez dakitenentzat ezin ulertuzkoa —[[aleazio]], esaterako—; horrelako hitz askok bikotea osatzen dute ''[[IparraldeaIpar Euskal Herria|Ipar.]]'' marka daramaten hitzekin —Heg. ikurra duen [[tapiz|alfonbra]]-k Ipar. duen [[tapiz]]-ekin adibidez—. Kasu hauetan Euskaltzaindia ez da gauza izan euskaldun guztiok batu gaitzakeen forma bakar bat eskaintzeko, eta, oraingoz, horrelako bikoteekin etsi behar izan du. Beste kasu batzuetan, Heg. ikurrak —aspertu-ren lehen adieran, esaterako— adierazten du delako erabilera Hegoaldekoa soilik dela, eta horrelakoetan, noski, ez zaio horiek erabiltzeari inolako oztoporik jarri nahi. Ez dugu uste inongo irakurlek arazorik izango duenik batzuk eta besteak bereizten.
 
Beste hitz mota batek ere argibide berezia behar du: "h." [ = hobe] ikurra erantsi zaienak, hain zuzen. Horietan ere bi multzo bereizten ditugu. Lehen multzoa euskalki marka daramaten hitzek osatzen dute. Horrelakoetan, "hobe" hori [[Euskal Herria|Euskal Herri]] osoari begira idazten diren testuetako erabilerari soilik dagokio, eta hitz edo aldaera horiek egokiak dirateke beste kasu batzuetan, Herria astekarian, [[Bizkaia]] gehigarrian edo herri aldizkarietan idazterakoan, adibidez. Bigarren multzoa bestelakoei —hots, "zigarro [...] 2 Heg. 'zigarro txikia' h. zigarreta" edo "partidu Heg. 1 h. partida [...]" bezalakoei— dagokie. Hauei buruz Euskaltzaindiak esan nahi du ohartzen dela ez direla denak idazle guztiek egoera guztietan eta berehala onartzekoak, eta agian bide zuhurrena pausokakoa dela, testu jaso eta formalenetatik hasiz, eta bigarren urrats baterako utziz ahozko erabilerei lotuenak. Hemen ere, senak eta egoerak erakutsiko dio idazle edo esatari bakoitzari nola joka arauok betetzeko erantzukizunean.