Oslo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
49. lerroa:
'''Osloko katedrala''' (norvegieraz, ''Oslo domkirke'') 1697an bukatu zen eraikitzen. Stortorvet izeneko plazan kokatua dago, Karl Johans gate kaletik oso hurbil. Adreilu gorriz eginiko eraikin [[barrokoa]] da, latindar gurutzeko oinplanoduna. Dorre bakarra dauka, karratua, mendebaldeko muturraren erdialdean, zeina brontzezko kupula batean amaitzen baita. Errege-familiak eta norvegiar gobernuak ekitaldi publikoetarako erabiltzen dute katedrala, hala nola ezkontza eta hileta elizkizunetarako. Dena den, ohartarazi behar da Norvegiako elizarik garrantzitsuena Nidaros katedrala dela, [[Trondheim]] hirian, Norvegiaren erdialdean. Gaur egun, katedrala Osloko apezpikutzaren egoitza da.
 
'''Osloko Udaletxea''' da hiriko eraikinik bereizgarrienetakoa. Osloko erdigunean dago, portutik oso hurbil. [[Arnstein Arneberg]] eta [[Magnus Poulsson]]-ek diseinaturiko eraikina da, eta bertan daukate beren egoitza udalbatzak, udal administrazio-bulegoek, bai eta zenbait arte-galeriak ere. Udaletxea eraikitzeko lanei 1931n ekin zitzaien, baina [[Bigarren Mundu Gerra]] piztu zenean eten egin behar izan zituzten. Inaugurazio ofiziala 1950ean egin zen. Osloko Udaletxean egiten den ekitaldirik garrantzitsuenetarikoa da [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel saria]] ematea: urtero, abenduaren 10ean ematen da, eraikinaren sarrerako areto eder eta handian.
 
'''[[Vigeland parkea|Vigeland eskultura-parkea]]''', [[XX. mendea]]n sorturiko eremu bat da, hiriaren mendebaldeko [[Frogner parke]]aren barrenean kokatua, eta [[Gustav Vigeland]] eskultore norvegiarrak zizelkaturiko eskultura-multzo handi bat lorategi batean antolaturik biltzen du. Tamaina handiko 214 eskultura dira, eta adin ezberdinetako pertsonak irudikatzen dituzte. Eskulturarik ezagunena, beharbada, [[monolitoa]] da, zeinean 121 figura bereizten diren, elkarrekin nahasirik goialdera iritsi nahian. Parkearen erdialdean dagoen iturria ere bertako gunerik ikusgarrienetako bat da. Zalantzarik gabe, Vigeland eskultura-parkea Osloko tokirik ezagunenen artean dago.
130. lerroa:
Irudi:Nor Storting.jpg|''Storting'', Norvegiako Parlamentua.
Irudi:Oslo Nationaltheater-1.jpg|Norvegiako Antzoki Nazionala.
Irudi:Oslo City hall.jpg|Osloko udaletxea (norvegieraz, ''Rådhuset''), hiriko eraikin ezagunenetariko bat. Bertan ematen da, urtero, [[Bakearen Nobel Saria|Bakearen Nobel saria]]
 
Irudi:Holmenkollen ski jump.jpg|Holmenkolleneko eski-jauzitokia.