Frantsesen eta Indiarren Gerra: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Testu aldaketa automatikoa (-\{\{[Cc]ommons[ck]at\|(.*)\}\} +{{commonskat}})
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Ia mende osoa zeramaten dena den [[amerika]]r kontinentean borrokaldietan, eta [[Europa]]koa baino bi urte lehenago lehertu zen. Merkatari eta finantza buruen interesak defendatzen zituen Ingalaterrak, eta inperio bat eraiki nahi zuten mundu mailako merkataritza mendean izateko. Indian eta batez ere Ipar Amerikan frantsesak oztopo ziren. Izan ere, [[New Orleans]]etik [[Quebec]]eraino hedatzen ziren lurralde frantses zabalak hamahiru koloniak itotzen zituzten.
 
Frantsesak [[XVII. mendea|XVII. mende]] hasieratik ezarri zituzten lehen kolonoen asentamenduak. Arazo asko izan zituzten gizaldi guztian zehar. Larruen merkataritzak “Kastorearen Gerra” deiturikoa leherrarazi zuen, borrokaldi eta liskarrak hamarkada luzeak iraun zuten Liga Irokesa (hainbat leinu indiar biltzen zituena) eta frantsesen aliatuen artean: hudoak, algonkinoak… Erran daiteke bere ondorioa sarraski latza izan zela, indiar guztiak galtzaile atera ziren frantses, ingeles, holandar, suediarren mesedetan.
Ingelesak bere aldetik ez zituzten gauzak samur izan. Nolabaiteko bakea sinatu zen XVII. mendearen hondarrean, hala ere ordea irokes eta algonkinoen arteko gerrak zenbait urtez iraun zuen. [[XVIII. mendea]]ren erdialdera ere izan zen gerrarik, baina nagusigo koloniala lortzeko apustua, aurreko gizaldian hasitakoa, Zazpi Urteko Gerran erabaki zen.