Argi kurba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 16 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q1754036 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:201 Penelope light curve.png|thumb|[[201 Penelope]] asteroidearen argi kurba, [[2006]]ko [[urriaren 6]]an [[Mount John behatoki unibertsitarioa]]n hartutako irudietan oinarritua. Errotazio osoa erakusten du, 3.7474 ordu dirauena.]]
[[Astronomia]]n '''argi kurba''' [[argizagi|objektu astronomiko]] edo zeruko toki baten argi intentsitatearen grafikoa bat da, denboraren arabera. Argi kurba [[espektro (argipena)|espektroko]]ko gune berezi edo banda fotometriko berezi batetik abiatuta egiten da: adibidez [[B banda]] iragazki urdinarekin eta [[V banda]] iragazki berdearekin.
 
Argi kurbak aldikakoak izan daitezke, [[izar bitar itzaltzaile]]en, [[zefeida izar aldagarri]]en edo beste [[izar aldagarri]] batzuen kasuan, edo ez aldikakoak, [[noba]] baten, [[izar aldagarri kataklismiko]] baten edo [[supernoba]] baten kasuan bezala.
6. lerroa:
Argi kurben azterketek, beste behaketa batzuekin batera, hauek eragiten dituzten prozesu fisikoei buruzko informazio ugari eman lezakete edo eurei buruzko teoria fisikoak estutu ditzakete.
 
[[Planetologia]]n argi kurba bat [[planeta txiki]] edo [[ilargia|ilargi]] baten errotazio periodoa estimatzeko erabil daiteke. Lurretik, sarri ezin daiteke ikusi gure [[Eguzki-sistema]]ko objektu txiki bat, ezta teleskopiorik ahaltsuenekin ere, objektuaren itxurazko tamaina angeluarra [[CCD (sentsorea)|CCD]] kamera baten [[pixel]] bat baino txikiagoa baita. Horregatik astronomoek objektuak eragindako argi kopurua denboraren arabera neurtzen dute (argi kurba). Argi kurbaren tontorrak ikusiz objektuaren errotazio maiztasuna estima daiteke, objektuaren zati batzuk batez bestekoa baino ilunago edo dizdiratsuagoak direla onartuz.
 
[[Kategoria:Astronomia]]