Cecil B. DeMille: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
DeMille dozenaka film muturen zuzendaria izan zen, tartean [[Paramount Pictures]]en lehen pelikula ere, ''The Squaw Man'' ([[1914]]), [[1910eko hamarkada]]ren amaieran eta [[1920ko hamarkada]]n ospe eskerga lortu aurretik. Urte horietan ospearen gailurrera iritsi zen ''Don't Change Your Husband'' ([[1919]]), ''The Ten Commandments'' (''1923''), edo ''The King of Kings'' ([[1927]]) gisako filmei esker. [[Hollywood]]en izar bilakatu zen lehen zuzendarietakoa izan zen DeMille.
 
Hurrengo urteetan, [[1930eko hamarkada|1930eko]] eta [[1940ko hamarkada|1940ko hamarkadetan]] lan asko egiten jarraitu zuen, baina ez agian aurreko arrakastarekin. Nolanahi ere, [[1952]]ko ''The Greatest Show on Earth'' filmak [[film onenaren Oscar sariaSaria|film onenaren Oscar]] eman zion eta [[1956]]ko ''The Ten Commandments'' ere oso arrakastatsua izan zen. [[Billy Wilder]]ren ''[[Sunset Boulevard (filma)|Sunset Boulevard]]'' filmean ([[1950]]) DeMille agertu zen bere burua antzezten, zinema mutuko aktore gehienekin gertatu ez zen bezala, zinemagileak oraindik ere ospea zeukala erakusteko.
 
Cecil B. DeMillek aktoreen trebetasuna ikusteko sena zeukan, eta antzezle ezezagun franko izar bihurtu zituen. Hainbat aktore behin eta berriro hartzen zituen film orotarako: [[Henry Wilcoxen]], [[Julia Faye]], [[Joseph Schildkraut]], [[Ian Keith]], [[Charles Bickford]], [[Theodore Roberts]], [[Akim Tamiroff]], edo [[William Boyd]]. [[Claudette Colbert]], [[Gloria Swanson]], [[Gary Cooper]], [[Jetta Goudal]], [[Robert Preston]], [[Paulette Goddard]], eta [[Charlton Heston]] ere oso maiz agertu ziren haren filmetan.