Ruben Beloki: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 3 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q3752410 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
|pisua = 89
|debutatze data = [[1992]]ko [[abuztuaren 21]]a
|debutatze pilotalekua = [[AnoetaAtano III.a pilotalekua|Anoeta]] ([[Donostia]])
|erretiratze data = [[2011]]ko [[abenduaren 3]]a
|erretiratze pilotalekua = [[Labrit pilotalekua|Labrit]] ([[Iruñea]])
}}
 
'''Ruben Beloki Iribarren''' —[[pilota]] arloan '''Beloki''' deituraz ezaguna— ([[Burlata]], [[Nafarroa]], [[1974]]ko [[abuztuaren 8]]a) [[esku-huskako pilota|esku huskako pilotari]] profesional ohia da, historian izan den handienetakoa, palmaresari begiratuz gero. Atzelari postuan ziharduen, [[Asegarce]] enpresarekin. Eskuin kolpe bortitz eta ikusgarriari esker nabarmendu zen. Estatistika ofizialen arabera, 1,86 metro luze da, eta 89 kilo pisatzen du. Estreinako partida [[1992]]ko [[abuztuaren 21]]ean jokatu zuen, Donostiako [[AnoetaAtano III.a pilotalekua|Anoeta pilotalekuan]]n; erretirokoa, berriz, [[2011]]ko [[abenduaren 3]]an, Iruñeko [[Labrit pilotalekua]]n.<ref>Jon ESKUDERO: [http://paperekoa.berria.info/kirola/2011-12-04/024/001/markak_hautsita_eta_marka_utzita.htm «Markak hautsita, eta marka utzita»], ''Berria'', 2011-12-04.</ref>
 
Oso palmares handia du Belokik, gazte-gaztetatik garaipenak garaipenak pilatzen hasita. Izan ere, historiako [[Eskuesku Huskako Buruz Buruko Pilota Txapelketa NagusiNagusia|esku huskako buruz buruko txapeldunik]] gazteena izan da, 20 urte baitzituen [[1995]]ean, lehen aldiz irabazi zuenean. Horretaz gain, [[1998]], [[1999]] eta [[2001]]. urteetan ere lortu du esku huskako titulu gorena. [[2000]] eta [[2002]]. urteetan txapeldunorde geratu zen. [[1996]]an eta [[2003]]an [[Eskuesku Huskako Binakako Pilota Txapelketa NagusiNagusia|binakako txapelduna]] izan zen, eta [[1994]], [[1999]], [[2001]] eta [[2005]]ean txapeldunorde. Azken bospasei urteetan lesioek ez zioten bere onena ematen utzi, eta maila oneko partida gutxi jokatu zituen.<ref>[http://www.berria.info/albisteak/57116/beloki_gerora_kantxatik_gertuago_egongo_naiz_bulegoetatik_baino.htm «Beloki: "Gerora kantxatik gertuago egongo naiz, bulegoetatik baino"»], ''Berria'', 2011-11-15.</ref>
 
[[Pilota 1992ko Olinpiar Jokoetan|1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan]] urrezko domina irabazi zuen, pilotan kirol gonbidatutzat jokatu baitzen.