Tod: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Tod lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
Hiri honetan, [[Montu]] [[belatz]] jainkoa gurtzen zen, [[Horus]]en forma gerlaria zena. Bere lurreko izaera, [[Bukhis]] zezena zen (egiptoeraz Bakh), eta, bere gurtza toki nagusia [[Hermontis]] izan zen.
 
Toden, [[Bisson de la Roque]] arkeologoak, ''L'institute français d'archéologie orientale (IFAO)''ko partaidea zenak, [[1936]]an, Monturen tenpluaren indusketan ([[1934]]an aurkitua, hasiera batean, [[Egiptoko V. dinastia|V. dinastiaren]]ren amaieran eta Inperio Ertaina amaitu ondoren eraikia) ''Todeko Altxorra'' delakoa aurkitu zuen, gaur egun, [[Louvre museoa|Louvreko Museoa]] eta [[Kairoko Egiptoar Museoa]]ren artean banatua. Altxorra, landutako objektuetan, lapislazulian, zilindroak, [[zilar]]rezko kate eta beste batzuetan zetzan ([[Osiris]]en brontzezko estatua bat barne), ziuraski, atzerritarren emandako zergaordaina zena. Indusketak, [[1913]]an hasi ziren, eta ez ziren [[1991]] arte amaitu, azkenik, [[Nag al-Madamud]], [[Karnak (Egipto)|Karnak]], [[Hermontis]] eta Tod, Montu jainkoaren gurtza toki nagusiak zirela ezarria geratuz.
 
[[Tenplu]]a, hasieran [[Mentuhotep I.a]]k eraikia, ptolomeotarrek berriztatu zuten, bereziki [[Ptolomeo VII.a]] eta [[Ptolomeo XII.a]]k, hauei, apainduraren zati bat, bere zaharberritzea eta sarrera berri bat ematen zaizkielarik. Badaude, baita ere, [[Antonino Pio]]ri ematen zaizkion zatiren batzuk ere. Ptolomeotar tenplutik gertu, erromatar kiosko txiki bat dago.