Klima ekuatorial: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
gauzak zelan diren aldatu dut
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
6. lerroa:
==Ezaugarriak==
 
[[Presio atmosferiko|Presio]] apaleko zerrendan edo ekuatoreko presio beheragunean barrena doan eremuari dagozkio, eta ekuatoretik 10° iparraldera eta 15° hegoaldera dauden latitudeen artean daude kokatuta. Tenperaturak oso uniformeak dira klima horietan, hilabeteko eta urteko tenperaturen batez bestekoa 27° izaten da, urtaro batetik bestera ez dute alde handirik izaten, ezta gorabehera handirik ere egunean zehar, hainbat arrazoi direla eta: egunak eta gauak berdintsu irauten dute, ez dute [[IparburuIparburua|Iparburuko]]ko haize hotzen eraginik izaten, eta aireak hezetasun handia izaten du, eta beraz ez da tenperatura aldaketa handirik izaten; [[Singapur]]ren, adibidez, tenperaturak 2,1° C- ko gorabehera izaten du, eta [[Manaos]]en, [[Amazonasen arroa]]n, 2,3° C-koa. Nolanahi ere, askotan tenperaturak gorabehera gehiago izaten ditu egunean zehar urtean zehar baino; [[ParaPará|Parako]]ko meteorologia estazioan, adibidez, tenperaturak hilabete hotzenaren eta beroenaren artean urte osoan zehar izaten duen gorabehera gradu batekoa izaten da, baina eguerdi aldeko beroaren eta egunsentiko freskuraren arteko gorabehera, berriz, ia zazpi gradu zentigradukoa izaten da.
 
Eremu hodeitsuak izateak eragin handia du tenperaturak urte osoan zehar ia gorabeherarik ez izate horretan, batez beste bost eta sei okta zeru egoten baitira estalita hilabetero. Eta arrazoi horregatik ez du beroaldiak askorik irauten, ekuatorearen eremu osoan teorian izan litekeen lau mila orduko eguzkialdia baino askoz gutxiago; adibidez, Ekuadorreko [[Guayaquil]] hirian eguzkiak 1580 ordutan jotzen du; [[MacaoMacau|Macaon]]n (Txina) 1.850 ordutan; eta [[Douala]]n (Kamerungo kostaldean) 1270 orduko eguzkialdia izaten dute.Euri asko egiten du haizeen konbergentziaren eta [[konbekzio]] esaten zaion gertaeraren eraginez: urtean bi mila milimetrotatik gorako euri kopurua, gehienbat ekaitzen bidez, batzuetan [[ekaitz]] horiek oso gogorrak izaten direla (kumuloninbo motako hodei handiek sortuak). Klima ekuatorialak hartzen duen eremu osoan eguraldia [[Tropiko Arteko Konbergentzia Eremua]]ren (TAKE) eta [[urtaro]]ka izaten duten mugimenduaren mende egoten da; nolanahi ere, [[eguratslurraren atmosfera|eguratseko]]eko prozesuak berez dira konplexuak. Izate konplexu hori argi eta garbi adierazten du gertaera bera izendatzeko izen asko erabiltzeak, adibidez, Tropiko arteko Konbergentzia Eremua (TKE), [[Tropiko arteko Elkargunea]] (TE), [[Ekuatoreko Presio Beheragunea]] edo [[Tropiko arteko Frontea]] (TF). Konplexutasunak konplexutasun, argi ikusten da Tropiko arteko Konbergentzia Eremua (TKE) itxura askotakoa izaten dela hainbat eragile tarteko ([[alisio]]en egonkortasuna, haien konbergentzia, eta alisioek ekuatoreko aire masekin duten harremana, batez ere kontinenteetako eremuetan), eta itxura askotasun horrek elkarren oso bestelako [[eguraldi]]ak sorrarazten ditu. Kasu horietan guztietan [[hodei]] multzoak ikusten dira, [[zelula konbektibo mesoskaliko]]ek edo banakoek eratuak, ozeanoen gainean paraleloetan barrena luzatuak egoten dira, edo bestela sistema guztiz barreiatuak eta dilatatuak eratzen dituzte kontinenteen gainean, eta oso ondo identifikatzen dira sateliteetatik hartzen diren irudietan.
 
Klima ekuatoriala da nagusi [[Amazonas]] eta [[Kongo (ibaia)|Kongo]] ibaien arroetan, [[Gineako Golkogolkoa|Gineako Golkoko]]ko eremu askotan eta [[Ozeano BareBarea|Ozeano Bareko]]ko erdiko eta mendebaleko uharteetan.
 
Ekuatoreko eskualdeak berezkoa du aldi lehor bat edo bi izatea eta aldi euritsuez bereiztea aldi lehor horiek; aldi euritsuhoriek aldakorrak izaten dira intentsitatez.