Klasizismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Classicism lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Klasizismoa''' klasikotzat hartzen den garaiko ereduen imitazioan oinarrituriko [[arte]]-joera da. [[Mendebaldea (kultura)|Sartaldeko]] kulturan K. a. V. eta IV. mendeetan, [[Atenas]]en bereziki garatu zen artea da klasikoa. Hala, klasizismoko aldiek garai horretako artearen ezaugarriak betetzen dituzte: [[proportzioproportzionaltasun (argipena)|proportzioa]]a, [[simetria]], oreka, [[objektibotasun]]erako joera, [[funtzio didaktiko]]a, eta [[bikaintasun]]a. Nolanahi ere, antzinako eredu horien interpretazioa eta aplikazioa desberdina izan da aldien eta generoen arabera. Bestalde, klasizismoak oposizio estetikoa adierazi ohi du: klasizismoa [[erromantizismo]]aren aurka, klasizismoa [[abangoardia (argipena)|abangoardiaren]]ren aurka, eta abar.
 
=== Klasizismoa artean ===
 
Italiako [[Pizkundea]]n, [[XIV. mendea]]ren amaieran, benetako klasizismorako joera nabarmendu zen. [[XV. mendea]]ren hasieran [[Florentzia]]ko zenbait artistak ([[Filippo Brunelleschi|Brunelleschi]], [[Masaccio]]) [[Erroma]]ko monumentuen hondakinetan aurkitu zituzten ereduak; [[L. B. Alberti]]k arkitektura arrazional eta klasikoaren printzipioak definitu zituen. Lehen klasizismoaren aldian nagusi dira Florentziako arkitekto, margolari eta eskultoreak: [[Donatello]], [[Lorenzo Ghiberti|Ghiberti]], [[Andrea del Castagno]], [[Sandro Botticelli|Botticelli]], [[Filippino Lippi]], [[Piero di Cosimo]] eta abar. Florentziatik kanpo [[Piero della Francesca]] eta [[Andrea Mantegna]] nabarmentzen dira. [[XVI. mendea]] Pizkundeko klasizismo betearen garaia da.
 
Erroman, [[Leonardo da Vinci]] eta [[Rafael]] margolariek, [[Michelangelo]] eskultoreak, eta [[Antonio da San Gallo Gaztea]] eta [[Donato Bramante]] arkitektoek Europa osora hedatu zen arte-mota moldatu zuten. Erromatik kanpo [[Andrea Palladio|Palladio]] arkitektoa eta [[Tiziano]] margolaria dira aipagarrienak.
 
Harrezkero, klasizismotik saihesten diren manierismoa eta gero [[Michelangelo]]ren obran jatorria duen [[barrokobarrokoa]]a garatu ziren. Azken joera horren aurka, alabaina, [[XVII. mendemendea|XVII. mendeko]]ko frantses klasizismoa sortu zen: [[Nicolas Poussin]] frantses margolariak arrazoian oinarrituriko klasizismo garbira jo zuen berriro, [[Rafael]] eta [[Tiziano]]ren ereduei jarraituz. Arkitektura-obra garrantzitsuak dagozkio klasizismo molde honi, Louvreko eta Versaillesko jauregiak adibidez. [[XVIII. mendea]]n, [[Andrea Palladio|Palladioren]]ren obran oinarrituriko klasizismoa garatu zen, gero Estatu Batuetara hedatu zena. Garaitsu hartan bermatu zen neoklasizismo deiturikoa, baina joera honek antzinatekoak ez bezalako ikusmoldea zekarren, eta hala hautsi zen benetako tradizio klasikoa.
== Erreferentziak ==
{{commonskat}}