Antton Valverde: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Aihotz (eztabaida | ekarpenak)
Bigarren abizena gehitu
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
}}
 
'''Antton Valverde Lamsfus''' ([[Donostia]], [[1943]]) [[euskal abeslari]]a da. Urte askoan [[Xabier Lete]]rekin batera kantatu du, eta [[Julen Lekuona]]rekin ere aritu da. Hainbat euskal olerkariren hitzak musikatu ditu: [[Xabier Lizardi|Lizardi]], [[Lauaxeta]], [[Xabier Lete]]...; bai eta bertso zaharrak ere.
== Biografia ==
Antton Valverde, perito ikasketak egin, eta arte grafikoetako lantegi bateko zuzendaria izan da luzaroan, Graficas Valverden. Musika ikasketak egin zituen gaztetik: solfeo, harmonia, konposizioa eta piano. Azken musika tresna hori izan da Antton Valverderen lagun fidela, ohiko gitarra erabili beharrean pianoz jantzi baititu musikatu dituen poemak. Aita [[Antonio Valverde]] ''Ayalde ''margolaria zuen, eta [[Rosa Valverde]] eta [[Lola Valverde]] ditu arreba, aipatu lehenengoa baita ere margolaria, bigarrena berriz historialaria.
 
60ko hamarkadan hasi zuen Valverdek musika ibilbidea. Hainbat disko txiki argitaratu ondoren, Oskarbi taldeko partaideetako bat izan zen, eta parte hartu zuen haren Eskutari diskoan (Herri Gogoa, 1972). Horren ostean, [[Julen Lekuona]] eta [[Xabier Lete]]rekin elkarlan emankorra hasi zuen. Haiekin Bertso zaharrak (Herri Gogoa, 1974) kaleratu zuen, garai bateko bertsoak berreskuratu zituen lana. Handik bi urtera, bertsolaritza oinarri zuen beste disko bat argitaratu zuen, berriro ere Xabier Leterekin batera: [[TxirritaJose Manuel Lujanbio|Txirritaren]]ren bertsoak (Herri Gogoa, 1976), arrakasta handia izan zuen lana. Ordurako, bakarkako lehen disko luzea, Antton Valverde (Herri Gogoa, 1975), egina zuen Valverdek. Bertan zeuden, besteak beste, "Maitasunez hil" eta "Asaba zarren baratza" kantuak. Hurrena, bere poeta kutunetako bati eskainitako diskoa eman zuen argitara: Lauaxeta (Herri Gogoa, 1978). Olerkaria beti izan da Valverderen iturri nagusietako bat. Lauaxeten testuez gain, Letek, [[Bitoriano Gandiaga]]k eta [[Joxean Artze]]k idatzitako poesiak erabili ditu maiz abestiak osatzeko.
 
Urte hartan bertan, kantatzeari uztea erabaki zuen Valverdek. Etapa horretako azken kontzertua [[Pantxoa eta Peio]], [[Lourdes Iriondo]] eta Xabier Leterekin eman zuen. Handik aurrera, enpresa munduan gehiago murgildu eta oso tartekatuak izan dira haren agerraldi musikalak.