Antonin Artaud: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Hpholke (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
 
== Biografia ==
Familia [[burgesia|burges]] baten baitan jaio zen. Gaztetan agerturiko desoreka psikikoa lagun izan zuen bizitza osoan. Talde [[surrealismo|surrealistako]] kide izan zen garai batez, eta bi poema-liburu argitaratu zituen: ''L´ombilic des limbes'' (1925, "Linboen zilborra"); ''Le Pèse-Nerfs'' (1927, "Kirio Pisatzailea"). [[Charles Dullin]]en taldeko antzezlaria, [[Roger Vitrac]]ekin batera, Alfred-Jarry antzokia fundatu zuen (1930). Bestalde, ''Le Théâtre de la cruauté'' (1932, "Ankerkeriaren antzerkia") eta ''Le Théâtre et son double'' (1938, "Antzerkia eta bere bikia") saiakerek eragin sakona izan zuten [[antzerki]]-zuzendari askorengan, hala nola [[Roger Blin]]engan, [[Jean-Louis Barrault]]engan edota [[Julian Beck]]engan (''Living Théâtre''). Artauden arabera, antzerkiaren berezitasuna keinuak ematen du. Filmetan ere esku hartu zuen antzezlari gisa Abel Gance, Dreyer, Pabst eta Bernard zuzendarien lanetan. [[Tarahumara]] mexikar indigenen artean egin zuen egonaldiak eragin nabarmena izan zuen bere pentsamenduan. [[Fede]]a eta [[arte]]a gaitzetsi zituen, gizakiaren miseriaren aterpea zirela baieztatuz.
 
== Kanpo loturak ==