Antonio Altarriba: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Antonio Altarriba Ordóñez''' espainiar idazlea da ([[Zaragoza]], 1952). Frantses Literaturako katedraduna da [[Euskal Herriko Unibertsitatea]]n. Idazketaren alderdi bisualak eta irudiaren aukera narratiboak interesatzen zaizkio. Zenbait liburu idatzi ditu horren inguruan (''Ensayo sobre una década de historieta española'', 1987; ''La España del tebeo. La historieta española de 1940 a 2000'', 2001), eta baita artikulu ugari ere bertako zein atzerriko aldizkarietan. Bereak dira, besteak beste, ''El filo de la luna'' (1994) eleberria, ''Cuerpos entretejidos'' (1996) kontakizun erotikoen bilduma, eta ''La memoria de la nieve'' eleberria. Azken liburu horrek 2003ko [[Euskadi Saria (argipena)|Euskadi Saria]] irabazi zuen gaztelaniazko literaturaren alorrean. Artikuluak idazten ditu hainbat hedabidetako iritzi- eta kultura-ataletan, eta haien arteko onenen hautaketa bat argitaratu zuen 2000an, ''Contracorriente'' izenburupeko liburuan. ''El arte de volar'' (2009) [[komiki]]arekin sari asko irabazi ditu, Espainiako Komikiaren Sari Nazionala, besteak beste.
 
{{DEFAULTSORT:Altarriba, Antonio}}