Antoni Maria Badia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Antoni Maria Badia i Margarit''' ([[Bartzelona]], [[Katalunia]], {{data|1920|5|30}} - ''[[ibidem]]'', {{data|2014|11|16}}) kataluniar filologo eta hizkuntzalaria izan zen. 1948tik [[espainieragaztelania|espainieraren]]ren katedraduna izan zen [[Bartzelonako Unibertsitatea]]n, eta 1977az geroztik katalanaren gramatika historikoarena. Hurrengo urtean, 1978an, unibertsitate horretako [[errektore]] hautatu zuten, eta 1981 eta 1984an ere berriz hautatu zuten.
 
Badiaren lehen idazlanek [[aragoiera]]ri buruzko ikerketak biltzen zituzten: ''Contribución al vocabulario aragonés moderno'' (1948, ''Aragoieraren hiztegi modernoari egindako ekarpena'') eta ''El habla del valle de Bielsa'' (1950, ''Bielsa haraneko hizkera''). Katalanari buruz ere lan ugari egin ditu: ''Gramática histórica catalana'' (1950, ''Katalanaren gramatika historikoa''); ''Gramática catalana'' (1962, ''Gramatika katalana''); ''Llengua i cultura als Països Catalans'' (1964, ''Herrialde Katalanetako hizkuntza eta kultura''); ''La lengua catalana de ayer y hoy'' (1973, ''Lehengo eta oraingo hizkuntza katalana''); ''Veinticinco años de estudios sobre la lengua y la literatura catalanas (1950-1975)'' (1976, ''Hizkuntza eta literatura katalanari buruzko 25 urteko ikerketak (1950-1975)''); ''Ciencia y pasión en la cultura catalana'' (1977, ''Jakintza eta grina kultura katalanean''); ''Katalanaren gramatika historikoa'' liburuaren katalanezko argitalpena (1981) eta ''Lengua y sociedad. Etapas de la normalización'' (1982, ''Hizkuntza eta gizartea. Normalizazioaren aldiak'').