Antonia Gaztea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Antonia Minor lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Antonia minor pushkin.jpg|thumb|right|Antonia Minor]]
'''Antonia Minor''' ([[latin]]ez ''Julia Antonia Cretica Minor'') ([[K. a. 36]] - K. o. [[37]]) [[Klaudio]] enperadorearen ama eta [[Kaligula]]ren amona izan zen. [[Oktavia]] Turina Minor ([[Zesar Augusto|Augustoren]]ren arreba) eta [[Marko Antonio]]ren alaba gazteena izan zen. Antoniaren bertute eta edertasunak [[Zesar Augusto|Augustoren]]ren biloba kutunena bihurtu zuten. ''Minor'' goitizena jaso zuen [[Antonia Maior]]rez, [[Neron]]en amonaz, bereizi ahal izateko.
 
[[Atenas]]en jaio zen Antonia. Ez zuen aita inoiz ezagutu, [[K. a. 32]]an gurasoak dibortziatu zirelako eta [[K. a. 30]]ean, [[Kleopatra VII.a|Kleopatrarekin]]rekin batera bere buruaz beste egin zuelako [[Marko Antonio]]k. Antonia ama, osaba Augusto eta izeba [[Livia Drusila]]rekin hazi eta hezi zen.
 
[[K. a. 16]]an, [[Druzoak|Druso]] jeneralarekin ezkondu zen. Druso Livia Drusilaren semea, Augustoren semeordea eta [[Tiberio]]ren ania izan zen. Seme-alaba franko izan arren, hiruk baino ez zuten haurtzaroa igaro: [[Germaniko]] jeneral ospetsua, [[Livila]] eta [[Klaudio]] enperadorea. Halaber, Antonia Kaligula eta [[Agripina Minor]]ren amona izan zen, eta [[Neron]] enperadorearen berramona. Druso [[K. a. 9]]an hil zen [[Germania]]n borrokatzen ari zela. Augustok berriro ezkontzera bultzatu arren, Antonia alargun geratu zen.
 
[[Erroma]]n hezi zituen seme-alabak Antoniak, Tiberioren zaindaritzapean. K. o. [[19]]an, Germaniko hil zenean, Tiberiok eta Livia Drusilak hiletara joatea debekatu zioten. Livia Drusila hiltzean, K. o. [[29]]an, [[Kaligula]], [[Julia Drusila]], [[Julia Livila]] eta [[Klaudia Antonia]], bere berrilobak, hezitzeko ardura hartu zuen Antoniak.