Anton van Leeuwenhoek: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
20. lerroa:
}}
 
'''Anton van Leeuwenhoek''' ([[Delft]], [[Hego Holanda]], [[1632]]ko [[urriaren 24]]a- ''[[ibidem]]'', [[1723]]ko [[abuztuaren 26]]a) merkatari eta zientzialari [[herbehereherbehereak|herbeheretarra]]tarra izan zen, ospe handia hartu zuena lehenengo [[mikroskopio]] optiko modernoa asmatzeagatik eta lehenengo [[mikrobio]]ak deskribatzeagatik.
 
Van Leeuwenhoekek ez zuen goi-mailako formaziorik, baina bai ikasteko grina handia. Bere kabuz [[astronomia]], [[matematika]] eta natur zientziak ikasi zituen, eta baita beiragintza ere, azken hau bere ehun dendan baliagarria izango zelakoan (ehunen kalitatea aztertzeko lupak erabiltzen baitzituen).
 
Lupak hobetu nahian asmatu zuen van Leeuwenhoekek lehenengo mikroskopio optikoa, irudiak 300 aldiz handiagotzen zituenak. [[Galileo Galilei|Galileok]]k, [[Zacharias Janssen]]ek eta [[Robert Hooke]]k XVII.mendeko lehenengo urteetan antzeko tramankuluak sortu bazituzten ere, van Leeuwenhoekek asmatutakoa jotzen da benetako lehenengo mikroskopiotzat.
 
[[1674]]. urtean odolaren [[globulu gorri]]ak deskribatu zituen, eta [[1679]]an urmael baten [[protozoo]]ak. Geroago [[bakterio]]ak eta [[espermatozoide]]ak ere ikusi zituen.