Antoine-Jean Gros: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
7. lerroa:
Aitak miniaturak margotu ohi zituen, eta txikitatik irakatsi zion seme Antoineri margotzen, sei urte besterik ez zituenetik. 1785ean Jacques-Louis Daviden pintura-estudioan ekingo dio trebatzeari, eskolan jarraitzeaz ostean.
 
Aitaren heriotzak Antoine-Jean bere kolkotik bizitzera bultzatu zuen, eta margogintza du irabazpide ordutik aurrera (1791). Parisko Arte Ederretako Eskolan (''Ecole des Beaux Arts'') lan egiteko gomendioa jaso zuen eta han ibiliko da Konbentzio Nazionaleko partaideen erretratuak sortzen. [[Frantziako Iraultza]] aurrera doa etengabean eta 1793an Italiarako bidea hartuko du Grosek, [[GenoaGenova|Genoara]]ra joaz, aitaren langintza zen hura, miniaturak egitearena, bizibide hautatuz. Florentzia du bizileku sasoi batean eta Genoara bueltan Josephine Beauharnais ezagutuko du. Andre honen atzetik [[Milan]]era joango da eta haren senarrak, [[Napoleon Bonaparte]]k, ondo jasoko du.
 
[[Fitxategi:Antoine-Jean Gros - Napoleon on the Battlefield of Eylau - Google Art Project.jpg|thumb|''Eylauko Bataila'']]
13. lerroa:
1796ko azaroan armada frantziarrarekin egiten du bat Arcolatik hurbil, Bonapartek hango zubian hiru koloreko Frantziako bandera ezartzen zuen egunean bertan. Armadari lotuko zaio, eta Napoleonek berak armadako posta-zerbitzuko ikuskatzaile izendatu zuen. Eta horretan jardungo zuen sasoi batean. 1799an Genoako setiotik ihes egin eta Parisa jo zuen.
 
Datozen hamar urteetan oso-osoan ekiten dio pintatzeari eta garai honetakoak dira ospea erakarriko dioten hainbat margolan. Esaterako ''Nazaretheko Bataila'' lanak (1802, egun Nanteseko Museoan) Frantziako Kontsulek eratutako saria irabazi zuen, baina artistak muzin egin zion. Hurren dator ''Les Pestiférés de Jaffa'' koadroa ([[LouvrekoLouvre museoa|Louvreko museoan]]n), Napoleonek Jaffako etxe izurritsu hura bisitatu zuenekoa irudikatzen duena. Jarraian ''Aboukirko Bataila'' (1806, [[Versailles]]) eta ''Eylauko Bataila'' sortu zituen. 1808an Napoleonek baroi titulua eskaini zion. Grosen estiloa gero eta espresibitate handiagokoa da, indarra nonahitik dariola. [[Théodore Géricault|Theodore Gericault]] eta [[Eugène Delacroix|Eugene Delacroix]] margolariengan Grosen eragina nabaria da hainbat adituren arabera.
 
[[Fitxategi:Antoine-Jean Gros - Bonaparte visitant les pestiférés de Jaffa.jpg|thumb|''Les Pestiférés de Jaffa'']]
30. lerroa:
2007an argitara emaniko euskarazko itzulpenean horrela irakur daiteke aipatu pasartea :
 
{{esaera2|1796ko maiatzean, frantsesak Milanen sartu eta handik hiru egunera, Gros zeritzan miniaturen margolari ero samar bat ''Servi'' [[kafetegi|kafe etxe]] handian egokitu zen, artean modako lekua baitzen hura Milanen. Geroztik ospe handia izango zuen Gros hori armadarekin batera etorria zen, eta kafe etxean artxidukearen balentriak baten bati kontatzen entzutean, hartu izozkien zerrenda, eta, paper hori zatar batean inprimatutako orriaren beste aldean, hantxe marraztu zuen Grosek artxidukea, gizon puska, alajaina!: frantses soldadu batek sabelean baioneta sartu artxiduke potoloari, eta, ezin sinetsiko gari kopuru handia ateratzen zitzaion hari tripatik, odolaren ordez. Txantxa edo karikatura esaten zaion zera hori ez zen gauza ezaguna despota zuri-zuhurren erresuma hartan. Zerutik jaitsitako mirari baten gisako zerbait izan zen Grosek ''Servi'' kafe etxeko mahai gainean utzitako marrazkia. Norbaitek gauez grabatu, eta hogei mila ale saldu ziren biharamunean.}}
 
'''Stendhal''', ''Parmako Kartusia'', ''[[Literatura Unibertsala Bilduma]]'', 131.zb. [[Alberdania]]-[[Elkar]], 2007. 45-46. orr. '''Jon Muñoz'''en itzulpena.