Antioko V.a Eupator: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Antiochus V lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Antioko V.a Eupator''', [[SeleuzidarSeleukotar Inperioa|Seleuzidar dinastiakoa]], [[Siria]]ko erregea izan zen [[K. a. 164]]tik [[K. a. 162]] arte. Bere aita [[Antioko IV.a Epifanes]]en oinordekoa izan zen, 9 urte baino ez zituenean. Erregeordea, Lisias jenerala izan zen, aurreko erregealdian jada izendatua. Baina, Lisias, beste jeneral batzuek mehatxatu zuten, eta egoera zailean geratu zen. Egoera oraindik gehiago zailtzeko, bere lehengusu Demetrio, [[Seleuko IV.a Filopator]]ren semeak, arrakastarik izan ez zuten zenbait saiakeren ondoren, erromatar senatuak onartua izatea lortu zuen. [[Erroma]]k, honela, seleuzidar estatua hobeto kontrolatzea espero zuen.
 
[[K. a. 163]]an, Lisiasek [[Judas Makabeo]] garaitu zuen, judutarrei Legea errespetatzea bermatzen zuen itun bat sinatuz, [[Sion Mendia(mendia)|Sion Mendiko]] [[tenplu]] gotortua ematearen truke, bakea mantentzeko konpromezuarekin.
 
[[K. a. 162]]an, erromatar enbaxada batek bidaiatu zuen [[Siria]]ra, jada oso ahulduta zegoen seleuzidar estatuaren egoera ikusteko. Zalantzarik gabe, ez zuen gerra itsasontzirik, ezta elefanterik ere, bere aitonaren porrotaren ondoren [[Apamea (Siria)|Apameako]] bake baldintzak betez. Bisita honetan zehar, [[Gneo Oktavio]]ren bidalia hila izan zen [[Laodizea]]n.