1988ko Udako Olinpiar Jokoak: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
13. lerroa:
| kirolak = 27
}}
'''1988ko Udako Olinpiar Jokoak''' [[Hego Korea]]ko hiriburu den [[Seul]]en ospatu ziren, [[irailaren 17|irailak 17]] eta [[urriaren 2|urriak 2]] artean. Udako [[Olinpiar Jokoak|Olinpiar Jokoen]] XXIV. edizioa izan zen. Bertan, 8.465 kirolarik parte hartu zuten, ordurarteko errekorra zena, 159 herrialde, 23 kirol eta 237 probatan ordezkatuz.
 
Joko hauen antolakuntza, [[1981]]ean, Seuli eman zitzaionean, Hego Korea, diktadurapean zegoen herrialdea zen, baina nazioarteko presioaren ondorioz, hauteskundeetara deitzea lortu zuen. Jokoen antolakuntza, [[Ipar Korea]]rekin banatu nahi izan bazituen ere, azken herrialde honek, parte hartzeari uko egin zion, [[Kuba]], [[Etiopia]] eta [[Nikaragua]]k lez. Hala eta guztiz ere, aurreko bi olinpiar jokoetako nazio guztiak batuta baino nazio gehiagok parte hartu zuten joko hauetan.
49. lerroa:
* Carl Lewisek, 100 metroko urre horretaz gain, luzera jauzikoa ere irabazi zuen.
* [[Tenis]]a berriz agertu zen egitarau olinpikoan, [[1928]]tik. Gainera, kirol honetako kirolari profesionalak onartu ziren. Miroslav Mecir txekiarra gizonezkoetan eta [[Steffi Graf]] alemaniarra emakumezkoetan, izan ziren banakako garaileak.
* [[Naim Süleymanoğlu|Naim Suleymanoglu]] turkiarrak, 6 munduko errekor eta 9 olinpiar gainditu zituen gau bakar batean [[halterofilia]]n.
* [[Sergei Bubka]]k irabazi zuen urrea [[pertika jauzia]]n, 6 metroko jauzi batekin, honela, errekor olinpiko berri bat ezarriz.
* Igeriketan, [[Matt Biondi]]k, zazpi domina lortu zituen, 50 metro, 100 metro, 4x100 erreleboak, 4x200 estilo librean eta 4x100 estiloetan urrea, 100 metro tximeleta estiloan zilarra eta brontzea 200 metro estilo libran.
* [[Kristin Otto]] ekialdeko alemaniarrak, sei urre irabazi zituen igeriketako 50 metro eta 100 metro libreetan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro tximeleta estiloan, 4x100 estilo librean eta 4x100 estiloetan. Lehenengo aldiz emakume batek irabazi zituen sei urre Olinpiar Joko berean.
* [[Janet Evans]] igerilariak, berriz, 400 eta 800 metro libreetan eta 400 metro estilotan, hiru urre irabazi zituen.
* [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBek]]ek eman zuen sorpresa futbolean, [[Brasil]]en aurka urrea irabaziz. [[Romario]] izan zen goleatzaile nagusia.
* Saskibaloian, sorpresa, [[Ameriketako Estatu Batuak|AEBen]] kanporatzea izan zen, finalerdietan, lehenengo aldiz. [[SESBSobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|SESBen]]en kontra jokatu zuen partidu horretan. [[Arvydas Sabonis]] izan zen saskibaloiko izarra.
* Boxeoan, [[Kanada]] nabarmendu zen, pisu astunen mailan, [[Lennox Lewis]]en garaipenarekin, finalean, Riddick Bowe estatubatuarra garaitu zuelarik. Handik urte batzuetara, Lennox Lewis munduko txapeldun izango zen, baina [[Erresuma Batua]] ordezkatuz.