Antibiotikoekiko erresistentzia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Josu (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Antibiotikoekiko erresistentzia''' [[bakterio]] batzuek [[antibiotikobakterio-kontrako|antibiotikoei]]ei aurre egiteko garatu duten gaitasuna da. Bakterio sentikorren aldean bakterio erresistenteak ez dira deusestatzen antibiotikoen jardueraren ondorioz, eta hori egundoko arazo bihurtu da osasungintzarako.
 
Antibiotiko batekiko sentikorra den bakterioa bi bide hauetatik erresistente bihur daiteke: [[mutazio]]aren bidez edo beste bakterio batetik hartutako [[gene]] berezi baten bidez (erresistentzia ematen duen gene baten bidez, hain zuzen ere). Gaur egun ohikoa da hainbat bakterio erresistenteak izatea antibiotiko askorekiko: aipatu dira 8 antibiotikoekiko erresistenteak diren bakterio batzuk, ''superbakterio'' edo ''erresistentzia anitzeko bakterio'' deritzonak.
10. lerroa:
* bakterio erresistenteak aparteko [[proteina]] edo [[entzima]] sor dezake, antibiotikoa deusestatzen duena. Horren adibidea betalaktamasa entzima sortzen duten anduiak dira. Betalaktamasa horrek [[penizilina]], [[zefalosporina]] eta eraztun betalaktamikoa duten antibiotikoak indargabetzen ditu, eraztun hori hidrolizatzen duelako. Bestalde, erresistentzia duten beste bakterio batzuek entzima bereziak ekoizten dituzte (azetilasak, fosforilasak...), antibiotikoaren egitura molekularra aldatzen dutenak. [[Kloranfenikol]]a azetilatuz, esaterako, lortzen dute hainbat anduik antibiotiko horrekiko erresistentzia.
 
* erresistentzia lortzeko beste bide bat bakterioaren [[zelula mintz|mintz plasmatikoplasmatikoan]]an eragindako aldaketak dira. Esaterako, antibiotiko hidrosolugarriek bakterio gram negatiboen [[zitoplasma]]ra heltzeko mintz plasmatikoaren porinak zeharkatu behar dituzte. [[Mutazio]] batek edo [[plasmido]] batek porina horien egitura aldatzen badu, antibiotikoak ezin izango du sartu. [[Tetraziklina]]rekiko erresistentzia holako mekanismo batean datza.
 
* erresistentzia eragiten duten [[gene]] batzuek antibiotikoek erasotzen dituzten bakteriar egitura batzuk aldatzen dituzte. Adibidez, [[estreptomizina]]k eta [[kloranfenikol]]ak, biek ala biek, [[Erribosoma|erribosomei]] atxikitzen dira eta [[itzulpen (genetika)|proteinen sintesisintesia]]a oztopatzen dute. Bakterioaren gene batek erribosomen egitura aldatzen badu, aipaturiko bi antibiotiko horiek ezin dute erribosomen gain jardun, eta proteinak normaltasunean sintetizatzen dira.
 
* hainbat bakteriok bide metaboliko alternatiboak lortu dituzte, antibiotikoekiko erresistentzia ematen dietenak. Honen adibidea andui batzuek [[azido foliko]]a lortzeko erabiltzen dute bide metaboliko berezia dugu. Honi esker sulfamidekiko erresistenteak dira: jakina denez, [[Sulfamida|sulfamidek]] azido folikoaren sintesia inhibitzen dute, baina erresistentzia garatu duten bakterioek ez dute ohiko [[Anabolismo|bide anabolikoa]] burutzen, eta ondorioz sulfamidek ez diete kalterik egiten.
19. lerroa:
== Mutazioen bidez hartutako erresistentzia ==
 
[[Fitxategi:Antibiotic resistance.svg|thumb|size=180px|right|[[Hautespen naturalanatural]]kak antibiotikoekiko erresistentzia nola zabaltzen duenaren azalpena. Goiko irudian jatorrizko populazio bakteriarra. Erdikoan antibiotikoaren jardueraren ondorioz geratzen diren [[bakterio]]ak. Beheko irudian bakterio erresistenteen zabalkundea agertzen da. Kolore horiak bakterio sentikorrak adierazten du, eta marroiak erresistenteak]]
 
[[Mutazio]]ak material genetikoan gertatzen diren aldaketa heredagarriak dira. Gerta daiteke ausazko mutazio batek erresistentzia ematea bakterio bati; honek erresistentzia hori pasatuko die bere ondorengo guztiei. Bakterioen sortze-denbora oso txikia denez (20 minutuoro [[erdibiditze]]n baitira gehienak), mutazioak azkar zabaltzen dira bakteriar populazio batean, eta egun gutxitan erresistentzia ematen duen mutazioak egundoko zabalkundea lor dezake.
 
Mutazioen bidez hartutako erresistentziak arrakasta handia lortzen du [[hautespen naturalanatural]]renaren ondorioz. [[Bakterio-kontrako|Antibiotiko]] baten aurrean, bizirik iraungo dute [[bakterio]] eraginkorrenak, hots, erresistentzia hartu dutenak. Hauek izango dira, gainera, ugalduko diren bakarrak. Hautespen prozesu horretan antibiotikoak dira presio hautakorra egiten dutenak, hauek hautatzen baitituzte bizirik iraungo duten bakterioak. Zenbat eta handiagoa izan presio hautakorra, orduan eta gehiago hautatuko dira bakterio mutanteak.
 
Mutazioa agertuko balitz baina presio hautakorrik (antibiotikoa) ez balego, jatorrizko andui sentikorrek gehiengoa izaten jaraituko lukete. Baina antibiotikoen erabilera masiboak mutante erresistenteak aukeratzen ditu, bakterioen artean azkar eta zabal nagusitzen direnak.
43. lerroa:
[[Staphylococcus aureus]] da antibiotiko askorekiko erresistentzia garatu duen patogenoetako bat. [[Patogeno]] izan arren, [[mikrobio]] hau sarritan sudurreko mukosetan zein larruazalean egon daiteke pertsona askorengan gaixotasunik sortu gabe (mikrobioaren eramaile osasuntsuak dira). Erresistentzia garatu zuen lehen mikrobioa izan zen, 1947an -penizilina plazaratu eta lau urte geroago- [[penizilina]]rekiko erresistenteak ziren andui batzuk agertu baitziren. Penizilinaren ordez [[metizilina]] eta [[oxazilina]] erabili ziren bakterio honen andui erresistenteen aurka, baina urte batzuk geroago bi antibiotiko horiek ere ez ziren kaltegarriak patogeno horrentzat. Egun, [[bankomizina]] da Staphylococcus aureus-en aurka erabiltzen den antibiotikorik eraginkorrena, 2002. urtean erresistente berriak agertu baziren ere.
 
[[Streptococcus pneumoniae]], [[pneumonia|neumonia]] bakteriarraren eragilea, penizilinaren aurkako erresistentzia garatu du 1967az geroztik. [[Proteus]] generoaren espezie batzuek ere hainbat antibiotikoekiko lortu dute erresistentzia.
 
[[Pseudomonas aeruginosa]], azkenik, ez da arazo makala klinika eta ospitaleetan. Mikrobio hau patogeno [[Mikrobio oportunista|oportunista]] da, eta [[infekzio nosokomial]] askoren atzean dago. Mutazioen bidez eta plasmidoen bidez andui asko antibiotikoekiko erresistenteak bihurtu dira. Mikrobio honek sortutako infekzioak tratatzeko [[antibiograma]] bat egin behar da beti.