Antigono Monoftalmos: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Addbot (eztabaida | ekarpenak)
t Robota: hizkuntza arteko 38 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:q200401 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
5. lerroa:
Alexandro Handia hil ondoren, bere jeneralek bere inperioa banatu zuten. Eta hogei urtez, elkarren artean borrokan eta gerran ibili ziren boterea lortzeko asmoz. Diadoko (διαδοχοσ) zeritzenak izan ziren, ondorengo edo oinordekoak. Antzinako jeneral hauen ondoren, [[epigono]] (επιγονος) zeritzenek gobernatu zuten, ondoren jaiotakoak edo ondorengoak. Boterea eta nagusitasuna lortzeko euren arteko borrokak ia berrogeitamar urte iraun zuen, [[K. a. 281]] arte, urte honetan, diadokoetako azkena zen Seleuko hil zelarik.
 
Ptolomeo (ondoren [[Egipto]]ko [[Ptolomeo I.a|Ptolomeo I.a Soter]] izango zena, Egiptoko [[Ptolomeotar dinastia]]ren abiarazlea) eta Seleukorekin (ondoren [[Seleuko I.a Nikator]] izango zena, [[Seleuzidar dinastia]]ren abiarazlea) batera, Antigono Alexandrorekin joan zen honek [[Persia]]ren aurkako gerra hazi zuenean, [[K. a. 334]]ko udaberrian. Elkarrekin, Helespontoa zeharkatu zuten, 35.000 soldadu inguruko armada batekin, Mazedonia eta [[Grezia]] osotik zetozenak. Alexandrok, Antigono, bere konkistetan laguntzeko zaharregitzat jotzen zuenez, [[Frigia]]ren kargu utzi zuen ([[K. a. 333]]) non hamar urtez gobernatu zuen.
 
Alexandro Handia hil ondoren, Antigonok ia Alexandroren inperio osoa bereganatu zuen (errege altxorra bereganatzeaz gain), bere agindupean, Alexandrok konkistatutako lurralde guztiak batzeko asmoz. [[Bitinia]]ko ordezkari militar eta gobernari izan zen ([[Askanius]] lakuaren ertzean), eta, beranduago, [[K. a. 316]]an, [[Antigonia]] hiria sortu zuen, ondoren [[Nizea]] bezala ezaguna izango zena (gaur egungo Iznik, [[Turkia]]n).
 
Baina gainontzeko jeneralak bere aurka egon ziren, eta [[Ipsoseko gudua]]n borrokatu zuten elkarren aurka, [[K. a. 301]]ean, Frigian, [[Anatolia|Asia TxikiaTxikiaren]]ren erdian. Gudu honetan hil zen. Bere semea [[Demetrio I.a Mazedoniakoa|Demetrio Poliorzetes]] izan zen, Mazedoniako errege izatera iritsi zena. Historialariek adierazten dutenez, Antigono eta Demetrio, Alexandro hil ondoren diadokoen artean egon ziren ika-mika eta borroken pizleak eta, neurri batean, arduradunak izan ziren.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Mazedonia (Antzinakoantzinako Greziaerresuma)|Mazedonia]]
* [[Alexandro Handia]]