1968ko Italiako Giroa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 10 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q944166 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
16. lerroa:
|}
 
'''1968ko Italiako Giroa''' [[Itzuli Handiak|Itzuli Handi]] honen 51. edizioa izan zen. [[1968]]ko [[maiatzaren 21|maiatzak 21]] eta [[ekainaren 12|ekainak 12]] artean ospatu zen, sarrerako bat eta 22 etapatan banatutako 3917 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zen [[Eddy Merckx]]ek, batez beste, 36,031 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. Itzulia [[Campione d'Italia]]n hasi eta [[napoli]]n amaitu zen.
 
130 txirrindularik hasi eta 90ek amaitu zuten proba.
 
Edizio honetako berrikuntza sarrerako etapa izan zen. Horietako bakoitza 10 txirrindularik (talde bakoitzeko bana txanda bakoitzean) osatzen zuten 13 txandatan lehiatu zen sei kilometro gutxiagoko lasterketa labur bat izan zen. Sarrerako honen arrazoia lehen etapan [[maglia arrosa]] nork eramango zuen erabakitzea baino ez zen, ez baitzen sailkapen nagusirako kontuan hartzen. Garailea [[Charly Grosskost]] izan zen, anekdotikoki, [[1968ko Frantziako Tourra]]ren sarrerako etapa irabaztea ere lortuko zuena. Azken garaipenerako faboritoen artean [[Vittorio Adorni]], [[Felice Gimondi]] eta [[Gianni Motta]] zeuden, hiruren artean aurreko hiru edizioak banatu zituztenak, baita bere bigarren [[Italiako Giroa]]n parte hartzen zuen [[Eddy Merckx]], [[Francisco Gabika|Francisco Gabica]] euskalduna eta [[Julio Jiménez Muñoz]] eta [[Mariano Díaz (txirrindularia)|Mariano Díaz]] espainiarrak ere.
 
Eddy Merckxek Italiako Giroa irabazteko zuen gogoa erakutsi zuen lehen etapa irabaziz, pelotoiari metro batzuk aterata helmugara iritsiz, esprintatuz. Dena dela, lidertza bi egun beranduago galduko zuen [[Michele Dancelli]]ren mesedetan. [[José Antonio Momeñe|Jose Antonio Momeñe]] izan zen edizio honetan etapa bat irabazi zuen lehen euskalduna, 6. etapan zehazki, [[Alessandria]]n amaitu zena, bi egun beranduago [[aldaka]] eta bi [[saihets]]en hausturarekin eta garezurreko kolpe arin batekin amaitu zen erorketa masibo baten tartean egon zenez, proba utzi behar izan zuen arren.
 
Julio Jiménezek bere dohaiak erakutsi zituen mendi garaiko lehen etapan, itzuliko 9.a izan zena, etapa garaipena lortuz, hoberenengandik aldentzea lortu ez zuen arren. 10. etapa izan zen mendate tontorrean amaituko ziren lauetatik lehena. Italiako Giroan [[Grappa Mendia]] igo den hiru aldietatik lehena izan zen, baita etapa amaiera izan zen aldi bakarra ere. Alabaina, hoberenen artean ez zen diferentzia handirik egon, guztia 12. etaparako geratzen zen, edizio honetako [[Coppi tontorra]] izan zen [[Tre Cime di Lavaredo]]n amaitzen zen etapa, eta [[1967]]an [[tifosi]]en bultzakadengatik baliogabetu behar izan zena. Igoeraren hasieran, pelotoiari hamar minutu inguru ateratzen zioten hamabi txirrindularik osatutako talde bat zegoen. Hotz jasangaitzeko baldintza klimatologikopean, euria eta elurrarekin, Merckx erasora pasa zen, eta bata bestearen atzean ihes egindako guztiak harrapatzen joan zen, erabat bakarrik geratu zen arte, etapa garaile bezala. Merckxek maglia arrosa berreskuratu zuen egun horretan, ordutik aurrera eta proba amaitu arte berak eramango zuelarik. Sailkapen nagusian, bere taldekidea zen Vittorio Adorni jada hiru minutu eta erdi baino gehiagora zegoen, bigarren postuan. Beste faborito batzuk, Gimondi eta Jiménez kasu, liderrangandik bederatzi minutu baino gehiagora zeuden jada, Mottak edo Balmamionek, bitartean, Giroa irabazteko aukerari agur esan behar izan ziotelarik, ''Kanibal''agandik hamaika minutu baino gehiagora baitzeuden.
47. lerroa:
| align="center" | '''''Filotex''''' || align="center" | [[Franco Bitossi]]
|-
| align="center" | '''''Fagor''''' || align="center" | [[Francisco Gabika|Francisco Gabica]]
|-
| align="center" | '''''G.B.C.''''' || align="center" | [[Daminiano Capodivento]]
94. lerroa:
| 3.a || [[Saint-Vincent (Italia)|Saint-Vincent]]-[[Alba]] || align="center" | 168 ||{{Bandera|Belgika}} [[Guido Reybrouck]]||{{Bandera|Italia}} [[Michele Dancelli]]
|-
| 4.a || [[Alba]]-[[Sanremo|San Remo]] || align="center" | 162 ||{{Bandera|Belgika}} [[Edward Sels]]||{{Bandera|Italia}} [[Michele Dancelli]]
|-bgcolor="#EFEFEF"
| 5.a || [[Sanremo|San Remo]] || align="center" | 149 ||{{Bandera|Italia}} [[Italo Zilioli]]||{{Bandera|Italia}} [[Michele Dancelli]]
|-
| 6.a || [[Sanremo|San Remo]]-[[Alessandria]] || align="center" | 223 ||{{Bandera|Euskadi}} [[José Antonio Momeñe]]||{{Bandera|Italia}} [[Michele Dancelli]]
|-bgcolor="#EFEFEF"
| 7.a || [[Alessandria]]-[[Piacenza]] || align="center" | 174 ||{{Bandera|Italia}} [[Guerrino Tosello]]||{{Bandera|Italia}} [[Michele Dancelli]]
114. lerroa:
| 13.a || [[Cortina d'Ampezzo]]-[[Vittorio Veneto]] || align="center" | 163 ||{{Bandera|Italia}} [[Lino Farisato]]||{{Bandera|Belgika}} [[Eddy Merckx]]
|-
| 14.a || [[Vittorio Veneto]]-[[RavenaRavenna|Marina Romea]] || align="center" | 199 ||{{Bandera|Italia}} [[Luigi Sgarbozza]]||{{Bandera|Belgika}} [[Eddy Merckx]]
|-bgcolor="#EFEFEF"
| 15.ª || [[Ravenna|Ravena]]-[[Imola]] || align="center" | 141 ||{{Bandera|Italia}} [[Marino Basso]]||{{Bandera|Belgika}} [[Eddy Merckx]]
|-
| 16.a || [[Cesenatico]]-{{Bandera|San Marino}} [[San Marino]] || align="center" | 43.9 (banakako erlojupekoa) ||{{Bandera|Italia}} [[Felice Gimondi]]||{{Bandera|Belgika}} [[Eddy Merckx]]
158. lerroa:
| 7. || [[Franco Balmamion]] || {{Bandera|Italia}} || Molteni || align="right" | + 15' 43"
|-
| 8. || [[Francisco Gabika|Francisco Gabica]] || {{Bandera|Espainia|1945}} || Fagor || align="right" | + 16' 59"
|-
| 9. || [[Franco Bitossi]] || {{Bandera|Italia}} || Filotex || align="right" | + 19' 02"