1912ko abuztuaren 12ko galerna: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Galerna abuztuan izan zen, ez uztailean
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
4. lerroa:
[[1912]]ko [[abuztuaren 12]]an, [[Bizkaia|Bizkaiko]] hainbat portuetako arrantzaleak txalupaz itsasoratu ziren arratsaldero bezala, kostaldetik gertu arrantzan egiteko. Gautzen ari zela, egun osoa zehar egondako hego haizeak bat-batean aldatu eta [[fronte hotz]] bat sartu zen [[Islandia]]tik gertu zegoen borraska bati lotuta. Haizearen bat-bateko aldaketarekin batera, tenperaturak behera egin zuen, eta itsasoa zakartu egin zen.
 
Momentu hartan, 12-15 metroko luzerako txalupak [[Matxitxako lurmuturra|Matxitxako lurmuturretik]] 50 bat [[milia]]ra zeuden, eta egunean zehar harrapaturikoa euren konpainiako baporera lekuz aldatzekotan ziren, portura eramateko asmoarekin. [[Enbata (meteorologia)|Enbata]] gau osoan zehar luzatu zen, eta txalupa horietako asko hondoratu egin ziren. Galerna, [[abuztuaren 13]]aren goizera arte iraun zuen.
 
=== Hildakoak ===
Guztira 141 hildako izan ziren, horietatik 119 [[bermeo]]tarrak, baina horrez gain, [[Lekeitio]]ko 14 arrantzale, [[Elantxobe]]ko zortzi eta [[Ondarroa]]ko hiru arrantzale ere hil ziren hondamendi hartan. Gertaera hark, 62 [[alargun]] eta 205 [[zurtz|umezurtz]] utzi zituen. Hildakoen omenezko hileta elizkizunak [[1912]]ko [[abuztuaren 23]]an ospatu zen, [[Bermeo]]ko Andra Mari elizan, eta bertara, Alfontso XIII.a erregea eta hainbat ministro joan ziren.
 
== Ikus, gainera ==
* [[Enbata (meteorologia)|Enbata]]
* [[Euskal Herriko gertakari meteorologikoak]]