Anglikanismo: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Canterbury Cathedral - Portal Nave Cross-spire.jpeg|thumb|right|250px|[[Canterburyko katedrala]]]]
'''Anglikanismoa''' edo '''Eliza Anglikanoa''' [[kristautasunakristautasun]]renaren hiru sineste nagusietako bat da. Ingalaterrako Eliza ofiziala [[1534]]an sortu zen, bertako errege [[Henrike VIII.a Ingalaterrakoa|Enrike VIII.ak]] [[Aita Santuasantu|Aita Santuarekin]]rekin eta [[Erromatar Eliza Katolikoa|Erromako elizaren]] doktrina, instituzio eta printzipioekiko loturak hautsi zituenean. [[XVI. mendemendea|XVI. mendeko]]ko [[Erreforma Protestanteaprotestantea|Erreformaren]] inguruan Erromako katolizismoaren eta [[kalbinismo]]aren artean eratu zen anglikanismoa, Ingalaterrako Eliza nazional (''Church of England'') gisa. Horren sorreran daude [[Klemente VII.a]] aita santuak Henrike VIII.a erregearen ezkontza baliogabetu nahi ez izatea, Erromarekiko independentzia politiko eta ekonomikoaren aldarrikapena, Elizaren ohituren aldaketa eta doktrina luteranoaren eragina.
 
== Historia ==
[[XIV. mendemendea|XIV. mendetik]]tik aurrera parlamentu ingelesak mugatu zuen [[Ingalaterra]]k Erromako Aita Santuarekiko zuen mendekotasuna. Joera hori areagotu egin zen [[John Wyclif]]ek bultzaturiko aitasantutzaren aurkako mugimendua («lollards») zela eta. Baina Henrike VIII.aren ekintza batek ekarri zuen benetako zisma: dibortzioa nahi eta Aita Santuak onartu ez ziolarik, Henrike VIII.ak [[Anglikanismo|Ingalaterrako ElizaElizako]]ko buruzagi izendatu zuen bere burua ([[1534]]). Erreforma, [[Thomas Cromwell]] bikario nagusiaren laguntzaz garatu zen ([[LuteroMartin Luther|Luteroren]]ren dotrinen kutsu nabarmena duten Hamar Artikuluak, [[1536]]). Katolikoen erantzunaz, Cromwell hil eta protestanteen kontrako esetsaldia hasi zen. [[Eduardo VI.a Ingalaterrakoa|Eduardo VI.aren]] erreinaldian, [[Erreforma anglikanoa]]rekin, Ingalaterrako Elizak hainbat ezaugarri hartu zituen, geroztik haren nortasun anglikanoa eratu dutenak; hartara, ''Prayer Book'' ([[1552]]) eta ''Berrogeita Bi Artikuluak'' ([[1553]], kalbinistak) aldarrikatu ziren ofizialki. [[Maria I.a Ingalaterrakoa|Maria Tudor]] katolikoak Ingalaterra Erromako elizara bildu eta protestanteen kontrako esetsaldiari ekin zion (273 hildako). Ingalaterrako elizak [[Elisabet I.a Ingalaterrakoa|Elisabeth I.aren]] erreinaldian hartu zuen orain arteko eitea. Aldaketa batzuk egin ondoren, ''Prayer Book'' eta ''Berrogeita Bi Artikuluak'' nagusitu ziren ([[1563]]): teologiak kutsu kalbinista hartu bazuen ere, liturgiak eta hierarkiak ezaugarri katolikoak gorde zituzten.
 
[[Britainiar Inperioa]]rekin batera, anglikanismoa munduko beste herrialde batzuetara zabaldu zen: [[Ipar Amerika]], [[Afrika]], [[Asia]], [[Ozeania]]. Horietan sorturiko Eliza autonomoen eta Ingalaterrako Elizaren artean Anglican Communion sortu zuten, gaur egun anglikanismoa ere deitzen dena. Bi oinarri ditu horrek: [[Canterbury]]ko artzapezpikuaren antzinatasuna eta lehentasuna eta XVI. mendean ''"Book of Common Prayer"'' liburuan definituriko irakasbidea eta jardunbidea. [[Lambeth]]eko konferentzia da Komunio Anglikanoaren bateragunerik nabarmenena eta anglikanismoaren adierazpide nagusia.
10. lerroa:
 
== Doktrina ==
Hiru dira anglikanismoaren oinarrizko dokumentuak: ''"English Bible"'', ''"Book of Common Prayer"'' (elizkizunen, errituen eta liturgiaren liburua) eta ''"29 Artikuluak"'' (XVI. mendeko Erreformakoan eztabaidapean zeuden irakasbidezko gaiei buruzko erabaki dogmatikoa definitzen duen formula-multzoa). Kristau-elizen artean katoliko eta apostolutar aitortzen du anglikanismoak bere burua. Apezpikuen aginpidea onartzen du eta baita apostoluekiko haien etengabeko jarraiera ere: hau da, oraingo apezpikuak [[JesukristoJesus Nazaretekoa|Jesukristoren]]ren apostoluen ondorengoak direla. Beraren egituraren oinarrian diozesi edo elizbarrutia dago, hain zuzen ere, apezpikuak eraendua. Elizbarrutia, berriz, parrokiatan banatzen da, bakoitza artzainaren ardurapean. XVI. mendeko Erreformatik sortua, anglikanismoa eliz egiturari, sakramentuei eta fedezko irakasbideari dagokienez, katolizismotik hurbil geratu zen.
 
Eliza anglikanoak ez du [[Erroma]]ko aitasantutza onartzen. Eliza katolikoak, bere aldetik, ez du apezpiku anglikanoen jarraiera apostolutarra ezagutzen, ezta apaiz anglikanoen ordenazioaren balioa ere. [[XIX. mendemendea]]ann hasi ziren bi elizen arteko hurbilketa eta batasunerako ahaleginak, eta hainbat urrats garrantzizko egin dituzte bide horretan. Hala ere, lehengoez gain bestelako oztoporen batzuk gaineratu dira bi elizen jarrera ofizialetan: moraleko irakatsiren batzuk eta emakumeen apaiz-ordenazioa. [[Vatikanoko II. Kontzilioakontzilioa|Vatikanoko II. Kontzilioaren]]ren ondoren bi elizen arteko teologiazko aldeak aztertzen jardun da bi aldetariko batzordea, batasunerako bidea urratzeko asmoz.
 
== Ikus gainera ==