Ireki menu nagusia

Aldaketak

t
Robota: Birzuzenketak konpontzen
[[Fitxategi:Angel berroeta 01.jpg|thumb|right|300px|'''Angel Berroeta''', eskuinean.]]
[[2004]]ko [[martxoaren 13]]an, '''Angel Berroeta Legaz''', 61 urteko [[IruñeIruñea|Iruñeko]]ko [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko dendaria, tiroz eta labankadaz hil zuten Valeriano de la Peña espainiar poliziak eta horren semeak. Hori baino lehenago, Maria Pilar Rubiok, aurrekoen emazteak eta amak, Berroetarekin eztabaidatu zuen, Berroetak emakumeak okindegian jarri nahi zuen ''ETA ez'' zioen kartel bat okindegian jartzeari ezezkoa eman ondoren. Bi egun lehenago, [[Madril]]en, [[2004ko martxoaren 11ko atentatuak|11-M]] izeneko atentatu larria gertatu zen eta Espainiar Gobernuak [[Euskadi Ta Askatasuna|ETA]] atentatuaren egilea izan zela baieztatu zuen zenbait egunetan zehar. Hiltzaileek beren burua entregatu eta kartzela-zigorra ezarri zitzaien. Ebazpen judizialean hilketaren motibazio politikoa aitortzen bazen ere, gobernutik eta instituzio politikoetatik Berroetari ez zaio aitortu biktima politikoaren izaera.
 
Gertakarien ondorioz, gainera, Berroetaren hilketaren aurka 2004ko martxoaren 14an [[Hernani]]n deitutako manifestazio batean, hilketaren biharamunean, Kontxi Santxiz 58 urteko hernaniarra hil zen bihotzekoak jota, [[Ertzaintza]]rekin tentsio giroan eta ertzainen karga baten ondorioz, haren familiaren arabera. Heriotza horrek ere eztabaida politikoa eragin zuen ezker abertzalearen eta Ertzaintzaren arduradunen artean.
== Aurrekariak ==
 
Angel Berroeta Legaz [[IruñeIruñea|Iruñeko]]ko [[Donibane (Iruñea)|Donibane]] auzoko San Juan [[okindegi]]ko jabea zen. Lau seme-alaben aita zen. [[GurasoakGuraso]]ak erakundeko kidea zen, haren bi seme 1997 urtean atxilotuak izan ondoren, nahiz eta gero epaiketan errugabetuak izan.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Ángel, la otra víctima del 11-M y de la campaña de mentiras de Aznar
|url=http://www.publico.es/politica/506408/angel-la-otra-victima-del-11-m-y-de-la-campana-de-mentiras-de-aznar
|egunkaria=publico.es}}</ref> Beste alde batetik, Valeriano de la Peña, espaniar polizia, Maria Pilar Rubio eta haien semea, Miguel José, Berroetaren dendako ondoko etxebizitza batean bizi ziren. Berroetarekin tirabira batzuk izanak ziren, [[Euskal Herriko gatazka]] dela eta bereziki. Familiak ez zuen erosten haren dendan.
 
[[2004ko martxoaren 11ko atentatuak]] [[Madril]]en [[ETAEuskadi Ta Askatasuna|ETAk]]k buruturikoak zirela adierazi zuen behin eta berriz espaniar gobernuak, haren agintean zeuden [[PP]] alderdiko ordezkarien bitartez, une hartan horren aldeko arrasto garbirik egon ez arren eta gerora [[terrorismo islamista|atentatu islamista]] izan zela frogatu arren. Egun, hiru egun geroago ospatu behar ziren Espainiako hauteskunde orokorretan botu-emaileen aurrean legitimitatea irabazi nahian aurrera eramandako [[manipulazio (argipena)|manipulazio]]-estrategia izan zela da iritzi nagusia.<ref>{{es}} {{Erreferentzia
|izenburua=Trece-M
|izena=Víctor
|egunkaria=berria.info}}</ref>
 
Biharamunean, Hernanin manifestazio bat egin zen eguerdian hilketaren aurka protestatuz. Ertzaintzak manifestazioa geldiarazi eta horren aurka oldartu zen. Kontxi Sanchiz eta bere alabak korrika hasi eta etxeko atari batean babestu ziren. Han Santxiz erori zen ondoezik, testigantzen arabera. Ertzain batek alabak egindako laguntza eskariari muzin ere egin omen zion. Minutu batzuk geroago ospitalera heldu eta hilik zegoela jakinarazi zieten. Ertzaintzaren arduradunek bertsio horiek ukatu eta ondoeza ertzainen karga baino lehen izan zela adierazi zuten. Heriotzaren arrazoien inguruko auziak eztabaida bizia sortu zuen Eusko Legebiltzarrean [[ezker abertzaleabertzalea|ezker abertzaleko]]ko eta [[Javier Balza]] Barne Sailburuaren artean.<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|url=http://www.berria.info/albisteak/89537/hernanira_zabaldu_zen_dolua.htm
|izenburua=Hernanira zabaldu zen dolua
 
== Oroimena ==
Angel Berroeta hilketaren urteurrenetan haren aladeko oroimen-ekitaldiak egin dira. 2011 urtean, ''Angel Gogoan'' plataforma sortu zen haren aldeko oroimenez eta justizia eskatzeko helburuarekin. 2014 urtean, hilketaren hamargarren urteurrenean, sinadura-bilketa baten ondoren, mozioa aurkeztu zuten Iruñeko Udalean Angel Berroeta biktima politiko gisa hartzeko eskatuz. Mozioaren aldeko boturik ez zuten eman [[Unión del Pueblo Navarro|UPN]], [[PP]] eta [[Nafarroako Alderdi Sozialista|PSN]] alderdiek. Urteurren horretan Berroetaren oroimenez plaka bat jarri zuten haren lagunek eta senitartekoek Donibane auzoan. Plaka kendu egin zuen Iruñeko Udaltzaingoak handik ordu batzuetara.<ref>{{eu}} {{Erreferentzia
|url=http://paperekoa.berria.info/harian/2014-03-15/011/001/berruetaren_plaka_kenduta_biktima_guztiei_mespretxu_egitea_egotzi_diote_udalari.htm
|izenburua=Berruetaren plaka kenduta biktima guztiei mespretxu egitea egotzi diote udalari
252.705

edits