Anestesia (medikuntza): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Anesthetics lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
{{ohar medikoa}}
[[Fitxategi:Anesthesia recovery.jpg|thumb|300px|Anestesiaren ondoren esnatzeko prozesuan dagoen pertsona]]
'''Anestesia''' pertzepzioa blokeatzeko teknika da, [[min]]a kentzea barne, eta [[kirurgia]]-ebakuntzak egin baino lehen erabiltzen da (dena den, gaur egun [[erditze]]-unerako ere askotan erabiltzen da anestesia –epidurala–, [[Mendebaldeko gizartea]]n batik bat). Teknika-mota handi bi bereizten dira, oro har: alde batetik [[tokiko anestesia]] edo gorputzaren leku jakin batean ezartzen dena, eta bestetik [[anestesia orokorraorokor]]ra edo pertzepzioa erabat ezabatzen duena behin-behinean.
 
Aldi batekoa edo kronikoa izan daiteke; elementu berezi baten bidez edo gaitz baten ondorioz sortzen da anestesia. Ebakuntzetan erabili ohi dira anestesia sortzeko asmatu diren konposatu kimiko artifizialak. Bi eratakoak izaten dira: nerbio-sistema zentralean eragiten duena, anestesia orokorra, eta sentiberatasunaren berri hartzen duten nerbioetan eragiten duena, gorputzaren atal bateko anestesia. Lehen motakoak gorputz osoan eragiten du, eta oharmena ere galdu egiten da. Bi eratako anestesia orokorrak erabiltzen dira: usaindu egiten dira batzuk, eta ziztatu, berriz, besteak. Lau aldi bereizten dira era horretako anestesiak erabiliz gero: lehenik, minarekiko sentiberatasuna galtzen da; bigarrenik, ameskeriak sorrarazten ditu; hirugarrenik, loa ekartzen du, eta minarekiko sentiberatasuna kendu; eta, azkenik, gelditu egiten du arnasketa ere.