Anatoli Lukianov: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Bot: hizkuntza arteko 7 lotura lekualdatzen; aurrerantzean Wikidata webgunean izango dira, d:Q487779 orrian
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
'''Anatoli Ivanovitx Lukianov''' ([[Smolensk]], [[Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna|Sobietar Batasuna]], [[1930]]) politikaria eta legegizona da.
 
== Bizitza ==
 
Zuzenbidea ikasi zuen [[Mosku]]ko [[Lomonosov Unibertsitatea]]n, 1953-1956 urteen bitartean. 1955. urtean [[Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista]]ko kide egin zen, eta hurrengo urtean SESBeko Ministro Batzordeko aholkulari izan zen, 1961 arte. 1977an Sobiet Goreneko Idazkari izendatu zuten, 1983 arte. 1985ean [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxovek]]ek Alderdi Komunistako Batzorde Nagusiko Departamentu Orokorreko buru izendatu zuen. Handik bi urtera Batzorde Nagusiko Idazkari izendatu zuten, eta 1988an Buro politikoko kide. [[Mikhail Gorbatxov|Gorbatxov]] estatuburu hautatu zutenean, [[Sobiet Goreneko Presidium]]eko lehendakariorde izendatu zuten Lukianov, eta handik urtebetera [[Sobiet Goren]]eko lehendakariorde.
 
1991ko [[estatu-kolpe]]tik bereizi nahi izan bazuen ere, alderdian eta gobernuan zituen karguetatik kendu zuten denboraldi batez, susmoa baitzegoen estatu-kolpean parte hartu zuela. Aldi berean, Fiskaltzari eskatu zitzaion ikerketak egin zitzan Lukianoven jarreraren inguruan. Azkenean, atxilotu egin zuten. 1992an aginpidea hartzeko konplota eta estatu-krimena leporatu zioten.