Ana Genoveva Borboi-Condékoa: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Robotak {{Commonskat}} gehitu du. Txantiloiak commons:category:Anne Geneviève de Bourbon-Condé lotu du, Wikidataren arabera.
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
1. lerroa:
[[Fitxategi:Longueville-Chauveau.JPG|thumb|300px|right|Ana Genoveva Borboi-Condékoa, Chaveauk margotua.]]
'''Ana Genoveva Borboi-Condékoa, Longuevilleko dukesa''' ([[1619]]ko [[abuztuaren 28|abuztuak 28]]-[[1679]]), [[Henrike II.a Borboi-Condékoa]]k eta honen emazte [[Charlotte Montmorencykoa]]k izan zuten alaba bakarra izan zen. [[Luis II.a Borboi-Condékoa]] eta [[Armando Borboi-Contikoa]]ren arreba izan zen. [[Vincennes]]eko presondegian jaio zen, non bere gurasoak preso zeuden, [[Ankreko mariskala]]ren aurka egoteagatik, [[Maria Medici]]ren faboritoa, [[Luis XIII.a Frantziakoa]] adin txikikoa zen bitartean erregeordea izan zena.
 
Zorroztasun handiz hezia izan zen, [[Paris]]ko Saint Jacques kaleko [[karmeldar]]ren [[komentu]]an, non [[Pierre Corneille]]n lanak ezagutu eta lan hauengatik zaletu zen. Bere lehen urteak, bere amaren neba bakarra zen [[Henrike II.a Montmorencykoa]]ren [[1632]]ko exekuzioagatik itzalduak izan ziren, [[Richelieu kardinala]]ren aurka azpijokoan aritzeagatik zigortua izan zena, baita bere amaren lehengusu baten heriotzagatik ere, [[François de Montmorency-Bouteville]]na, [[duelu]]an hil zena [[1627]]an. Baina bere gurasoek, bakeak egin zituzten Richelieurekin, eta gizartean aurkeztu ahal izan zen [[1635]]ean, kultura arloetako damarik ezagunenetako bat bihurtuz. [[1642]]an, adina bikoizten zion gizon alargun batekin ezkondu zen, [[Henrike Orleansekoa]]rekin ([[1595]]-[[1663]]), [[Longueville (Behe Normandia)|Longuevilleko]] dukea, [[Normandia]]ko gobernari izan zena 40 urtez. Richelieu hil ondoren, Anaren aita, [[Luis XIV.a Frantziakoa]] adin txikikoa zen bitartean erregeordetzako kontseiluaren buruzagi izendatu zuten, bere anaia Luisek, [[Rocroiko gudua]] irabazi zuen [[1643]]an, eta, dukesa, pertsona politikoki garrantzitsu batean bihurtu zen. [[1646]]an, bere senarrarekin joan zen [[Münster]]rera, nora [[Jules Mazarin|Julio MazarinoMazarinok]]k bidali zuen misioaren buru bezala, eta non, Anak, [[Westfaliako bakea|Westfaliako Bakea]] prestatzen ari ziren diplomatiko [[alemania]]r guztiak txunditu zituen, honen ondorioz, "Bakearen eta Konkordiaren jainkosa" deitua izan zelarik.
 
Itzuli zenean, [[François de La Rochefoucauld]] dukearen maitale bihurtu zen, [[Maximak]] lanaren egilea, pasio hau, bere anaiaren eragina lortzeko erabili zuena. Ana, lehen [[Fronda]]ren arima izan zen, [[Armando Borboi-Contikoa]]rekin "pozik ez zeudenen" laguntza lortuz, baita bere bigarren nebarena ere, eta bere senarrarena, Condé bera ere lortu nahirik, honek monarkiari zion leialtasunak, kolpea zapuztu zuelarik. Bakeak ez zuen konforme utzi, La Rochefoucauldentzat, honek nahi zituen tituluak lortu zituen arren.