Amorru (gaixotasuna): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Dexbot (eztabaida | ekarpenak)
t Removing Link FA template (handled by wikidata)
t Robota: Birzuzenketak konpontzen
3. lerroa:
{{ohar medikoa}}
 
'''Amorrua''' edo '''errabia''' [[gaixotasun infekzioso]]a da, [[nerbio-sistema]] kaltetzen duena. [[Birus]] batek eragiten du, [[Azido erribonukleiko|ARN]] motakoa, [[amorruaren birus]]a hain zuzen ere.
 
[[Louis Pasteur]]ek sortu zuen eritasun honen aurkako [[txerto]]a [[1885]]ean.
9. lerroa:
== Eragilea ==
 
Amorruaren eragilea [[Errabdobirus]]en taldeko birusa da. Birus hauek [[Azido erribonukleiko|ARN]] dute material genetiko gisa eta simetria helikoidaleko kapsidea.
 
== Prebalentzia ==
23. lerroa:
Amorrua [[zoonosi]]a da, hau da, [[animalia|animaliek]] transmititutako gaitza. Amorruaren birusak animaliak infektatzen ditu, eta hauek bektore moduan jarduten dute. Animalia gaixoen listuan agertu ohi da birusa, eta haginkada baten bidez pasatzen da gizakira.
 
Animalia basatiak zein etxeko animaliak amorruaren bektoreak izan daitezke. Batez ere [[otso]]ak, [[txakur]]rak, [[azeri]]ak, [[mofetamephitidae|mofetak]]k, [[mapatxe]]ak, [[katu]]ak eta [[saguzar]]rak (azken hauek aerosolen bitartez ere kutsa dezakete).
 
Haginkada egin ondoren birusa inokulazio puntuan ugaltzen da, eta hortik -poliki bada ere- [[nerbio-sistema]]ra abiatzen da. Hilabeteak pasatzen dira birusa nerbio-sisteman sartu arte, eta fase horretan gaixoak ez ditu sintomak garatzen, edo sintoma arinak besterik ez. [[Hezur-muin]]era iristerakoan, aldiz, birusa azkar abiatzen da [[garun]]erantz. Bertan, [[neurona]]k kaltetzen ditu eta [[entzefalitis]]a sortzen du. Honek, muskuluen espasmoekin batera, gaitzaren ondorio larriak dakartza, heriotza eragingo dutenak.
41. lerroa:
* [[Immunitate|immunizazio]] aktiboa bultzatzeko hildako birusez egindako [[txerto]]a erabiltzen da, 5 dositan jarria
 
* amorruaren aurkako [[antigorputz|immunoglobulina]] ematen zaio gaixoari, gizakitik lortutako immunoglobulina espezifikoa, alegia. Immunizazio pasiboa da hori, jasotako [[antigorputz]]ek birus arrotza suntsi dezaten.
 
Gaitzaren inkubazio epea luzea denez, immunizazio aktiboa oso eraginkorra da, txertoa jartzen denetik 3-4 asteetan antigorputzak sortzen baitira. Birusa nerbio-sistemara iritsi denean, aldiz, immunizazioak ez du ezertarako balio.