Amelia Valcárcel: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
t Robota: Birzuzenketak konpontzen; aldaketa kosmetikoak
1. lerroa:
[[FileFitxategi:Amelia Valcarcel y Bernardo de Quirós.jpg|thumb|Amelia Valcarcel (2013).]]
'''Amelia Valcárcel ''' ([[Madril]], [[1950]]) espainiar filosofoa.
 
5. lerroa:
[[Oviedo]]ko eta [[Valentzia]]ko unibertsitateetan ikasi zuen filosofia. Filosofia analitikoa ikasi bazuen ere, lehen lanak alemaniar idealismoaz izan ziren. 30 urte inguruz izan zen irakasle [[Oviedoko unibertsitatea]]n eta gaur egun Filosofia moral eta politikoaren katedraduna da UNEDen.
 
Berdintasunaren korronteko kidetzat joa da feminismo filosofikoaren barruan. Bere lankideak dira [[Celia Amoros|Celia Amorós]] eta [[Victoria Camps]] eta [[Carlos Castilla del Pino]]-k zuzendutako ''Seminario de Antropología de la Conducta'' mintegian parte hartu zuen sarri.
 
Bere lanak bi gai nagusi jorratzen ditu: filosofia eta feminismoa. Hori horrela, bere lehen argitalpenak [[Georg Wilhelm Friedrich Hegel|Hegel]] filosofoari, alemaniar idealismoari, filosofia politikoari eta sexu generoak mugatzeko eta arautzeko filosofiaren ahalmenari buruzkoak izan ziren.
 
Bere tesia oso esanguratsua izan zen ''Derecho al mal'' ([[1980]]) ‘Gaizkiari eskubidea’ izenekoa. Ondoren emakumearen hetero-izendapena, boterearen eta berdintasunaren kontzeptuak eta hauen garrantzia pentsaera modernoaren sortzean. Ontologia klasikoa aztertu zuen, baita ere, ontologia modernoa eta haren erreferentziako pentsamenduak finkatu asmoz. Posmodernitatea, sekularizazioa, mundua azaltzeko erlijioaren bidearen atzerakada eta etika modernoaren sorrera dira berak landutako gai nagusi batzuk ere. Filosofia politikoaren historian feminismoa aztertu du, bere lan nagusiena «Feminismo en el mundo global» (‘Feiminismoa mundu globalean’, 2008) delarik. Bere azken lana
14. lerroa:
Aldi berean, emakumeen egoerari, baloreei eta filosofiari buruzko ikerketa eta kongresu asko zuzendu eta koordinatu ditu. Nazioarteko eta estatuko ikerketak baloratzen aritzen da eta zenbait aldizkari eta editorialetako erredakzio kontseiluetako kidea da. Besteak beste ''Leviatán'' aldizkariaren zuzendaria izan zen.
 
Kargu politikoak ere izan ditu: gaur egun Estatu kontseilaria da eta Prado Museoaren Errege Patronatuaren presidenteordea da. [[1993]] eta [[1995]] artean [[AsturiasAsturiasko Printzerria|Asturiasko]]ko Hezkuntza, Kultura, Kirol eta Gazteria kontseilaria izan zen.
 
== Berak idatzitako lanak ==