Amara Berri: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
t Amara berriko festen eranskina
t Robota: Birzuzenketak konpontzen; aldaketa kosmetikoak
17. lerroa:
|altuera=
}}
'''Amara Berri''' [[Donostia]] hiriko auzoa da, [[Amara (Donostia)|Amara Zaharra]] izeneko auzotik hegoaldera zabaltzen dena, [[Urumea]] ibaiaren ertzetan. Biztanleria-dentsitate handiko auzoa da, hiriko eraikin altuenetakoekin, eta merkataritza eta zerbitzu-izaera nabarmena ere badu. Aldi berean, Donostiara etorri eta bertatik ateratzeko bide-sareko gurutzagune garrantzitsua da.
 
== Auzoa ==
Amara Berri [[Amara (Donostia)|Amara Zaharretik]] hegoaldera zabaltzen da, [[Araba]] parketik abiatzen den [[Antso Jakituna hiribide]]tik hasita hain zuzen. Ekialdetik [[Urumea]] ibaiak eta mendebaldetik [[Euskotren Trena|Euskotreneko]]eko Donostia-Hendaia trenbideak eta [[Aiete]] auzoa mugatzen dute Amara Berri. Auzoko lehenengo atala, Amara Zaharretik Antso Jakituna hiribidea ardatz harturik, [[Pio XII.a plaza]]raino luzatzen da, hiritik atera eta sartzeko biribilgune moduan baliatzen dena. Hegoalderago, [[Madril hiribidea]] da auzoaren ardatz, [[Anoetako kirolgunea|Anoetako kirolguneraino]] luzatzen dena. Inguru horretan dago [[Karlos I.a hiribidea]]k, Donostiatik irteteko erabiltzen den errepidean. Errepide horrek mendebaldera Amarako beste auzune handi bat mugatzen du, hiriko etxeorratz handienetakoak izateagatik nabarmentzen dena, denak izaera erresidentzialekoak. Auzoa beste auzune batzuetan ere banatzen da: mendebaldera [[Morlans]] izeneko auzo zaharra dago, non 2000ko hamarkadan etxebizitza eta zerbitzu-eraikin berriak ere eraiki ziren; Amara Berriko ekialdean, berriz, Amara-Osinaga eta [[Loiolako Erriberak]] auzuneak daude.
 
== Historia ==
26. lerroa:
[[Fitxategi:Antso jakituna amara historikoa 001.jpg|thumb|right|300px|Egungo [[Araba parke]]tik hasi zen eraikitzen auzoa 1940 hamarkadan. Irudian, lehenengo eraikinak.]]
 
Amara Berri 1950eko hamarkadan [[Amara (Donostia)|Amara]] auzotik burututako [[zabalgune (hirigintza)|zabalgune]] bat da, XX. mendeko lehen hamarkadetan proiektatu, 1940 urtean eta hamarkada berean eraikitzen hasi zena, fase zenbaitetan. Eraikitzen hasi baino lehenago, egun Amara Berri dena, Urumea ibai ertzeko [[padura]] eta soroak ziren. Eraikuntzarako, Urumea ibaia bideratu eta betelana burutu behar izan zen paduran. Eraikuntza fase horietan, [[Anoeta estadioestadioa|Anoeta estadiorainoko]]rainoko urbanizazioa egin zen eta ''Apéndice de Amara'' edo Amarako eranskina delakoan eremu hutsa geratu zen, etxebizitza-eraikin bakanen bat ezik, 1990eko hamarkadan Amara-Osinaga izeneko zabalgunea eraiki zen arte. 2000ko hamarkadan, [[Loiolako Erriberak]] izeneko auzunea eraiki zen, Amara eta [[Loiola (argipena)|Loiola]] auzoak lotuz.
 
=== Kronologia historikoa ===
127. lerroa:
* 1958: Antso Jakitunaren hiribideko 29-31-33 zenbakietako eraikina erori da. Zenbait langile hil dira.
* 1958: Bolidoen Nazioarteko Lehen Zirkuitua
* 1958: Amarako Lehen Txirrindulari Criteriuma. Urte hartan eta hurrengoetan [[Frantziako Tourra]]ren irabazleek parte hartuko dute, haien artean [[Federico Martín Bahamontes|Federico BahamontesBahamontesek]]ek
* 1958: Madril hiribidea [[Espainiako Vuelta]]ko etapa baten helmuga izan da
* 1960: Probintziako Ospitalea eta Arantzazuko Erresidentziaren inaugurazioa
133. lerroa:
* 1961: Trolebusa Anoetaraino iritsi da
* 1962: Hiri-antolamenduko Plan Orokorra. Handik aurrera Amarako zabalgunearen garapenak bultzada izango zuen.
* 1963: [[AnoetakoAtano III.a pilotalekua|Anoetako pilotalekuaren]]ren inaugurazioa
* 1964: Usandizaga emakumeen institutua Peñafloridatik banandu da
* 1965: Donostia Mendi Kluba sortu da, mendizaletasunaz gain euskal kulturaren berreskuratzea aldarrikatzen duena
* 1965: [[Antonio Elortza belodromoa|Anoetako belodromoa]] eraiki da
* 1966: Carmelo ikastetxearen inaugurazioa
* 1966: Pio XII.eko iturriaren inaugurazioa. [[Carlos Buigas]]en lan hori bertan bizi ziren kataluniarren oparia da.
142. lerroa:
* 1967: Ikasbide Kultura Elkartea jaio da, Amara Berriko lehen ikastola
* 1967: Famili Santua eliza inauguratu da
* 1970: Munduko VII. Pilota Txapelketa jokatu da Anoeta pilotalekuan. [[Joseba Elosegi]]k, bere buruari su emanda, [[Francisco Franco|Francoren]]ren aurrean bigarren galeriatik kantxara jauzi egin du, [[EuskadiEuskal Autonomia Erkidegoa|Euskadiren]]ren askatasuna aldarrikatzen duela.
* 1971: Autobusek Amara-Anoeta linea egiten zuten trolebusak ordezkatu dituzte
* 1971: Catalina de Erauso eskolak haur hezkuntza jarri du martxan
204. lerroa:
[[Fitxategi:Ernest lluch kulturetxea 001.jpg|thumb|right|300px|[[Ernest Lluch kultur etxea]], [[Anoeta estadioa]]n.]]
 
Beste auzoekin alderaturik auzo berria izan arren, kultura bizitza sendoa duen auzoa da. [[Sahats plaza]]ren inguruko auzuneak bere jaiak ospatzen ditu. Amara-Osinaga auzuneak, berriz, [[Karmengo jaiak]] ospatzen ditu uztailean. Ikasbide Kultur Elkarteak aurreko mendeko 80ko hamarkadatik ospatzen ditu auzoko festak, Sahats eta Prebostes Plazetan. Horrekin batera, hainbat elkarte daude [[Donostiako Danborrada]]n parte hartzen dutenak. Auzo-elkartea ere badago. Anoetako estadioan dagoen [[Ernest Lluch kultur etxea|Ernest Lluch Kultur EtxeaEtxean]]n udalak eta auzoko elkarteek antolaturiko kultura ekitaldiak ospatzen dira.
 
Kultura bizitzan nabarmendu behar dira orobat aldiro Anoetako estadioan ospatu ohi diren artista eta musika talde ospetsuen kontzertuak. Amara Berrin kontzertuak egin dituzten artista eta taldeen artean [[Pink Floyd]] (1994), [[U2]] (2005), [[The Rolling Stones|Rolling Stones]] (2007) eta [[Bruce Springsteen]] (2008) daude.
 
== Hezkuntza ==
216. lerroa:
== Garraioa ==
* [[Donostiako autobus geltokia]]
* [[Anoetako geltokia (Euskotren)|Anoetako geltokia (Donostia)]]
* [[Amarako tunela]]