Bedita Larrakoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
[[Iruñea|Iruñean]] magisteritza ikasketan egn zituen. 1928an hasia zen [[Kornualles|Kornuallesko]] agustindarren egoitza batean ingelesa lantzen. Ondoren, [[Oñati|oñatin]] irakasle lanetan jardun zuen udal eskolan eta Rodrigo Mercado Zuazola gau-eskolan. [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, haur talde baten arduradun joan zen Britainia Handira. Handik Uruguaira joan zen eta Argentinara gero, non [[Salta]] hirian, Belgrano izeneko institutuan aritu zen irakasle. 1972an itzuli zen Euskal Herrira.
''[[Euskal Esnalea]]'' eta ''[[Euzkadi]]'' aldizkarietan hasi zen idazten. 1934an Kirikiño saria jaso zuen ''Agirrezabala'tar Tomas talogintzan txapeldun'' lanagatik. Testu liburuen sorkuntzan jardun zen. Baina Larrakoetxearen lan nagusia [[Shakespeare]]ren obra guztiaren itzulpena izan zen, ingelesetik zuzenean, bizkaiera aski garbizalean. Guztira, haren 38 lan euskaratu zituen, prosaz emanda. ''[[Euzko Gogoa]]'' aldizkarian argitaratzen hasi zen ''Macbet ''(1957, ''Macbeth'') lehenbizi, ''Lear Errege ''(1958, ''King Lear'') gero, eta ''Ekatxa'' (1959, ''The Tempest'') hurrena. Ondoren, sei liburukitan bilduta ''W. Shakespearen Antzerki guzi-guztiak euskaraz'' eman zituen argitara (1974-1977).
Garai hartako euskara landualanduaz gain, Arratiako hizkeraren baliabide asko erabili zituen eta ahozkotik oso hurbil dauden zenbait pasarte sortu zituen; tarteka, hitzak ere asmatu zituen, maileguetara ez jotzearren.<ref>Ikus. Karlos del Olmo itzultzailearen ekarpena: http://31eskutik.com/2015/02/16/bedita-larrakoetxea-eta-shakespeare/, 2015eko martxoaren 30ean eginiko kontsulta</ref>.
 
[[Oñati]]ko agustindarren egoitzan bizi izan zen, eta hantxe hil zen, [[1990]]ko [[uztailaren 16]]an.