Bedita Larrakoetxea: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Smatxi (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
21. lerroa:
== Bizitza ==
[[Arratia]]n, [[Zeanuri]]n, Undurraga Goiko auzoan Altxagutxi etxean jaio zen. Gurasoak Francisco Antonio Larrakoetxea eta Josefa Agirrezabala Etxezarraga ziren, eta zazpi seme-alaben familia osatu zuten.
[[Letrango ordena]]ko fraide ordenatzeko asmoz, [[Altsasu|Altsasura]] joan zen 1907 urtean, non bi urtetan ikasketak burutu zituen; gero [[Oñati]]n egin zituen apaiz ikasketak eta Gasteizen eman zuen Meza Berria [[1917]]an.
[[Iruñea|Iruñean]] magisteritza ikasketan egn zituen. Ondoren, Irakasle lanetan jardun zuen batez ere. [[Espainiako Gerra Zibila]] hasi zenean, haur talde baten arduradun joan zen Britainia Handira. Handik Uruguaira joan zen eta Argentinara gero, non [[Salta]] hirian, non Belgrano izeneko eskolaninsitutuan aritu zen irakasle. 1972an itzuli zen Euskal Herrira.
''[[Euskal Esnalea]]'' eta ''[[Euzkadi]]'' aldizkarietan hasi zen idazten. 1934an Kirikiño saria jaso zuen ''Agirrezabala'tar Tomas talogintzan txapeldun'' lanagatik. Testu liburuen sorkuntzan jardun zen. Baina Larrakoetxearen lan nagusia [[Shakespeare]]ren obra guztiaren itzulpena izan zen, ingelesetik zuzenean, bizkaiera aski garbizalean. Guztira, haren 38 lan euskaratu zituen. ''[[Euzko Gogoa]]'' aldizkarian argitaratzen hasi zen ''Macbet ''(1957, ''Macbeth'') lehenbizi, ''Lear Errege ''(1958, ''King Lear'') gero, eta ''Ekatxa'' (1959, ''The Tempest'') hurrena. Ondoren, sei liburukitan bilduta ''W. Shakespearen Antzerki guzi-guztiak euskaraz'' eman zituen argitara (1974-1977).
 
[[Oñati]]ko agustindarren egoitzan bizi izan zen, eta hantxe hil zen, [[1990]]ko [[uztailaren 16]]an.