Auschwitz: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
An13sa (eztabaida | ekarpenak)
tNo edit summary
1. lerroa:
{{Gizateriaren ondare infotaula
| Izena = Auschwitz-Birkenau.<br />Alemania naziko kontzentrazio eta deuseztatzesarraski esparrua<br />(1940-1945)
| Irudi = Birkenau gate.JPG
| Oina = Auschwitz II-ko sarrera (Birkenau), barnetik ikusita.
14. lerroa:
}}
 
'''Auschwitz''' ([[aleman]]ez: ''Konzentrationslager Auschwitz'') [[Hirugarren Reich|Alemania naziko]] [[kontzentrazio-esparru|kontzentrazio]]- eta [[Sarraski esparru|deuseztatzesarraski esparru]] handiena izan zen. Egungo [[Polonia]]ko hegoaldean kokatua, Oświęcim (Auschwitz alemanieraz) hiritik hartu zuen izena.
 
Auschwitz hiru arlotan zegoen banaturik: Auschwitz I, administraziogunea; Auschwitz II (Birkenau), deuseztatzesarraski-esparrua edo ''Vernichtungslager'' alemanieraz; eta Auschwitz III (Monowitz), kontzentrazio-esparrua. Lehenengo biak, [[UNESCO]]k, [[1979]]an [[Gizateriaren Ondare]] izendatu zituzten. Auschwitzen menpean, gainera, beste 40 esparru zeuden.
 
Esparruko buruak, [[Rudolf Höss]]ek, [[Nurenbergeko epaiketak|Nurenbergeko epaiketan]] Auschwitzen 2,5 milioi lagun hil zirela adierazi zuen. Auschwitz-Birkenau Museoak [[1990]]ean kopuru hori berriz kalkulatu zuen, eta azken zenbatespenek diote 1,1 - 1,6 milioi bitartean izan zirela erailak. Horietako %&nbsp;90 ia-ia [[Europa]]ko herrialde guztietako juduak izan ziren. Gehienak [[Zyklon B]] gasa erabiliz hil zituzten, baina gose sistematikoak, bortxazko lanak, osasun-zaintzarik ezak, banakako exekuzioek eta medikuntza-esperimentu izenekoek ere eragin zuten makina bat heriotza.