Saiakuntza (probabilitate teoria): berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
Joxemai (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
1. lerroa:
[[Probabilitate teoria]]n, '''zorizko saiakuntza''' edo '''saiakuntza''' erabat aurresan ezinezko hainbat emaitza edo [[gertakizun]] ezberdin izan ditzakeen saiakuntzaekintza edo fenomenoa da, betiere [[lagin espazio]]a edo emaitza posibleen multzoa erabat ezaguna eta hasierako baldintzak berdinak izanik. Adibidez, txanpon baten jaurtiketa zorizko saiakuntza bat da, ezin baita aurresan zein emaitza (aurpegiko edo gurutzeko) suertatuko den.
 
Eztabaidatua da zorizko saiakuntza edo fenomenoak benetan existitzen diren. Adibidez, txanpon bat jaurtitzean, jaurtiketa definitzen duten [[parametro]] guzti guztiak (altuera, indarra, norabidea, ...) zehatz-mehatz ezagunak balira, txanponaren emaitza erabateko ziurtasunez aurresaterik egongo litzateke. Praktikan ordea, ezinezkoa da erabateko ezagutza izatea fenomeno bat eragiten duten faktore guzti guztiei buruz eta ezjakintasun hau da zientzia zoria sortzera bultzatu duena. Zoriaren existentzia ukatzen duen jarrera zientifikoari [[determinismo]] deritzo.