Segura: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
99. lerroa:
 
===Jaiak eta tradizioak===
Herriko festa nagusiak [[Donibane jaia|Donibane]] egunaren ingurukoak dira, Sanjoanak. Ekitaldi berezien artean haurren danborrada eta bolo lehiaketak antolatzen dituztelarik, besteak beste.
 
Bestela, [[Aste Santua]]n egindako prozesioak ospe handikoak dira. Halaber, [[udaberri]]ko lore eta landareen azoka martxoan; hilabete berean "Iparra-Hegoa" kultur ekimena (zazpi probintziak elkartzen dituena); [[Erdi Aro]]ko Festa bi urtetik behin, urte bikoiztietan, [[uztail]]ean antolatutakoa; Euskal Herriko Solteko Dantza Txapelketa [[1977]]tik ospatzen da Seguran eta San Nikolas Txiki Eguna [[abenduaren 6]]an, haurren zaintzailea den santuarena.