Saski Baskonia: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
No edit summary
SaskiBaskonia S.A.D.gaur egun Estatuko klubik garrantzitsuenetakoa da eta bere izenak errespetua eragiten du Europan. 2001/02 denboraldiko lorpen bikoitza baino froga argiagorik ez dago Errege Kopa eta ACB Liga irabaziz edo lauFinal Four-etan segidan part
33. lerroa:
 
== Historia ==
SaskiBaskonia S.A.D'''.'''gaur
egun Estatuko klubik garrantzitsuenetakoa da eta bere izenak errespetua
eragiten du Europan. 2001/02 denboraldiko lorpen bikoitza baino froga
argiagorik ez dago Errege Kopa eta ACB Liga irabaziz edo lauFinal Four-etan
segidan parte hartu izana. Baina lorpen horietara heltzeko Klubak 1959 urtean
sortu zenetik pausu asko eman behar izan ditu, batzuetan txikiak eta beste
batzuetan erraldoiak. Club Depotivo Vasconia-k saskibaloi sekzio bat sortu zuen
1959 urtean.
 
=== Kirol hastapenak ===
Gaur egun europar goi mailan
kokaturik dagoen taldea orduan Félix Ullivarriarrazua Jauna Presidente legez
zuenClub Deportivo Vasconia-ren saskibaloi sekzio legez jaio zen. 1959 urtea
zen Klubeko presidentziak saskibaloi sekzioa antolatzea erabaki zuenean,
elkarteak kirola sustatzeko ezarrita zeukan ildoa jarraituz. Azkenik Jesús Peña
Ranero zuzendaritza-kidea izendatu zen sekzio berri honen ordezkari Vicente
Elejalde-k entrenatzaile kargua hartzen zuen bitartean. Azkenean pixkanaka
sendotu eta fruituak ematen bukatuko zuen proiektuaren oinarriak ezarrita
zeuden. Halere lorpen handiak izateko urteak itxaron behar izan baziren ere,
saskibaloi talde hasiberriaren hasierak etorkizun oparoa iragartzen zuen. Bere
lehenengoko denboraldian CD Vasconia bigarren tokian gelditu zen Herrialdeko
Txapelketan, Corazonistas Arabako hiriburuko ikastetxe bateko taldearen
atzetik.
 
Gorantz zetorren Vasconia 60.
hamarkadan zehar Herrialdeko Txapelketa menderatu zuen taldea izan zen, bost
txapelketa irabazi baitzituen. Ondoren Klubak, 1970 urtean, bere lehen titulu
“ofiziala” eskuratu zuen Hirugarren Mailako txapelketan lehen postuan bukatu
ondoren.
 
=== Lehen mailara igoera ===
Hobetzeko nahi etengabe horren
ondorioz 1972/73 denboraldian lortutako igoera aurkitzen dugu, zeinean
Vasconia-k Pepe Laso entrenatzaile mitikoaren eskutik saskibaloi nazionalaren
mailarik gorenean debuta egin zuen. Goi mailan jokatutako lehen partiduan erraz
irabaztea lortu zuen, 92-71, Lugo-ko Breogan-en aurrean. Gogoan izateko
denboraldi hartako taldea ondoko jokalariek osotzen zuten: Pinedo I, Pinedo II,
“Choche” Armentia, Carlos Luquero, Amado Ubis, Ibáñez “Pichu” , Jesús Arana,
José Luis Lázaro, Francisco Javier Zurutuza, Javier Buesa eta Ramón Díaz de
Argote.
 
1976/77 denboraldian Klubaren izen
ofizialaren aldaketa''' '''planteatzen da.
José Luis Sánchez Erauskin Presidenteak V hizkia B hizkiarekin ordezkatzea
erabaki zuen eta horrela Basconia-Schweppes deitzera pasatu zen.
 
Baskonia-rena bezalako hain
historia zabalean logikoa da ezusteko eta dezepzioak egotea. 1980/81
denboraldian Baskonia Lehen B mailara jaitsi zen eta hurrengo denboraldian,
igotzeko helburua ezarri ondoren, ohorezko mailara arrakasta handiz bueltatu
zen.
 
=== ACB liga berria ===
Taldea goi mailara bueltatzeak bat egin zuen saskibaloi liga
profesional bat abiatzeko erabaki sendoarekin. Horrela 1983/84 denboraldian ACB
Liga abiatu zen, txapelketa nazional gorenaren profesionalizatze osoa lortzera
orientatutako enpresa proiektua hain zuzen ere, zeinean gure taldea
sortzaileetako bat izan zen.
 
Baskonia ezin hobe txertatzen da filosofia horretan eta ACB Ligarekin
batera hazten dela esan genezake. Egia esan, denboraren poderioz Real Madrid
eta Barcelona klasikoei, Estatu mailan historikoki oso erakunde garrantzitsuak
saskibaloian, aurre egiteko alternatiba bilakatu da beste talde batzuekin
batera.
 
1985 urtean, Klubak lehen titulu ofiziala lortu zuen, Asoziazio Kopa,
play off-etako lehen txandan kanporatutako taldeen artean jokatzen zena. Final
horretan Arabatxo Baskonia inposatu zen (93 – 85) CAI Zaragoza-ren aurrean
Villanueva de la Serena-n, Badajoz-en.
 
Garaipen honi esker Baskonia Europara lehen aldiz hurbiltzea lortu
zuen. Super Cracks talde holandarraren aurrean egin zuen debuta, irabaziz, ondoren
Villeurbanne frantziarraren aurrean erortzeko. Urte haietan zehar kalitate
handiko hainbat jokalari atzerritar pasatu ziren Klubetik zaletuen artean
oroipen onak utzirik, hala nola Essie Hollis, Terry White, Abdul Jeelani eta
Larry Micheaux. Era berean Pablo Laso eta Alberto Ortega bezalako balore
gazteen debuta ematen da lehen taldean.
 
1987 urtean oso harreman emankorra hasiko da Taulell''' S.A.'''-rekin, haren Taugres eta TAU
Ceramica marken bidez, ACB-ko babeslerik zaharrena gaur arte eta kirol mailan fidelenetakoa
bihurtuz.
 
Gertaera erabakigarri honekin batera erakundearen etorkizuna
determinatzen duen beste bat ematen da. Erretiratu berri den Josean Querejeta
jokalaria Klubeko presidente izendatzen da eta bere lehenengoko zereginen
artean hura Kirol Sozietate Anonimo bihurtzea dago, izen berria Saski''' '''Baskonia S.A.D'''.'''izanik.
 
=== Kronologia ===
* [[1959]]an sortu zuten, ''Club Deportivo Vasconia'' izenarekin. Lehenengo urte haietan, [[Araba]]ko Txapelketa Probintzialean jokatu uen.