Zara: berrikuspenen arteko aldeak

Ezabatutako edukia Gehitutako edukia
tNo edit summary
Oraina (eztabaida | ekarpenak)
No edit summary
24. lerroa:
 
2004 urtean, 3.819 milioi euro irabazi zituen Zarak, Inditex taldearen %68a.
 
==Historia==
 
1975ean, [[Amancio Ortega]]k, Inditex enresaren sortzaileak, lehen Zara denda ireki zuen [[Coruña]]n (Galizia). Hogeita hamar urte geroago, 876 denda zituen 61 herrialdeetan batatuta (Europan, Amerikan, Asian eta Afrikan), hiri nagusietako kale onenetan kokatuta. Astero, denda bat inauguratzen du munduko lekuren batean.
Zara da, dudarik gabe, multinazional horren lorpen nagusia. Enpresa, hain zuzen, munduko ehungintzako bigarren taldea bihurtu da eta, Zaraz gain, beste 7 merkataritza-marka ditu: Massimo Dutti, Pull and Bear, Bershka, Stradivarius, Oysho, Kiddy´s Class eta Zara Home.
 
Gaur egungo jantziak neurrizko prezioetan datza Zara markaren arrakasta. Jantziak etengabe berritzen dituzte, unean uneko joerei jarraiki diseinatzen eta egiten dituzte-eta. Ekoizpenaren zati txiki bat jantziak saltzen diren herrialdeetako kulturara egokituta egiten dute. Dendek funtzionamenduan ere kontuan hartzen dituzte bertako ohiturak; esaterako, Saudi Arabian, denda bost aldiz ixten dute egunean, islamak agintzen dituen bost otoitzaldiak egiteko aukera emateko.
 
Enpresa-ikuspegitik, ekoizpen -eta banaketa- sistema bikainak dira gakoak, gai dira-eta modaren joera aldakorrei erantzuteko.
 
[[Fitxategi:Zara Bruselas.jpg|300px|thumb|right|Bruselan kokatutako Zara denda.]]